Iritsi da azkenean hainbeste aldiz itxaron dugun eguna, urriaren 3a, Kilometroen eguna!
Eguraldiak ez digu lagundu nahi izan, eta horrexegatik egitarauko ekintza batzuk bertan behera gelditu dira. Hala ere, eguraldi txarrari aurpegi ona jarri diogu hiru ikastolok, eta giro onean hasi dugu eguna!
Goizeko 9:00etan puntuan abiatu da Kilometroetako lekukoa Lazkaoko San Benito ikastolatik, ikasle, irakasle eta gurasoen babespean, Ordiziako Ekirrock taldekoek eta herriko joaldunek lagundurik. Orduerdian iritsi da Beasainera, eta bertan ere harrera zabala jaso du, izan ere, Beasaingo Andramendi Ikastolakoek giza katea egin baitute lekukoari ongi etorria egiteko! Herriko kaleak zeharkatu ostean, 10:00ak aldera sartu da lekukoa Ordizian, eta bertako herritarren babes zabalarekin 10:30ak inguruan iritsi da lekukoa helmugara: Jakintza ikastolara.
Ilusioz eta gogo handiz jarraituko dugu egunarekin, eta jendea ekitaldietan parte hartzera animatzen dugu! Goza ditzagun Kilometroak! Izan ere, batera, bagara, bat gara
![]() |
![]() |
Kilometroen 25. urteurrena Beasaingo Ikastolan antolatu zen. Zortzi kilometro inguruko ibilbidean, 120.000 lagunek hartu zuten parte. Egunean bertan 1000 lagunek egin zuten lan.
Orduko leloa GARENA GARELA zen. Orduko kantua Ur da lur taldeak kantatua, eta Itziar Flores gure irakaslea eta Erkuden Floresek kantatua. Hitzak Tere Irastortzarenak, zuzendariarenak. Dena etxean sortua. Aurtengo kilometroetako festa amaitutakoan orduko irudiekin osatuko dugu bideo txiki bat. Izan ere, Beasaingo Ikastolak aurtengo irailean 25. urte betet baititu eta 0-16 urte bitarteko eskaintza ematen duen ikastetxe bakarra da.
Orain abestiak entzuten utziko zaituztegu. Gure lehen bost urteetako historiaren kantuak entzuten.
GARENA GARELA, eta orain BATERA, BAGARA, BAT GARA. Lelo bat baino gehiago.
Deskargatu | Izena | Tamaina | Iraupena | |||
---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Garena garela | 1.7 MB | 3:46 min | |||
Sei hilabete hauetan sortutako erronkei «batera» erantzun ostean, hiru ikastoletako ordezkariek harremanei jarraipena ematea espero dute. Goierriko hiru ikastolentzat «abiapuntu» izango de jaialdia. Halaxe espero dute ospatuko dela 2021eko Kilometroak Ainhoa Garinek, Iñigo Zubeldiak eta Iker Estensorok, Andramendi (Beasain), Jakintza (Ordizia) eta San Benito (Lazkao) ikastoletako ordezkariek hurrenez hurren. Zalantza askoko urtea izan da gizartearentzat, unean uneko osasun egoeraren araberako ekitaldiak bizi izan ditugu eta igande honetan 'Batera, bagara, bat gara' lelopean hiru udalerrietan ospatuko dena ez da ezberdin izango.