Azala
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 1511
Xabier Ezaizabarrena Gipuzkoako Batar Nagusiko presidentea hurbildu dira Goierriko hiru ikastolako zuzendari eta ordezkariak eta Nekane Artola, Kilometroak Kulttur Elkarteko Lehendakaria, eta EHIko Eraketa eta koordinazio arduraduna arantza Munduate.
Koronabirus egoera dela eta Beasain, Ordizia eta Lazkaon antolatu dira hainbat ekitaldi irailean urriaren 3ra bitarte. Aste honetan beasainen Igartza jauregian zabalik dago arratsaldeko 18:00etatik 20etara. Eta ostiralean bertso saioa izango da Usurbe antzokian.
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 2219
KILOMETROAK EKINTZAZ EKINTZA.
Kilometroetako ekintzen antolaketaren azken txanpan gaude. Kilometroen 44. edizioko Kilometro hauek bereziak izango dira. Batez ere, pandemiak eragiten dituen osasun-protokoloetara egokituta dagoelako, eta baita egoera horri erantzuteko Goierriko hiru ikastolen artean antolatu direlako.
iIailaren 17an Lazkaon hasi eta Irailaren 31 bitarte hainbat ekintza antulatuko da Goierrin, txandan-txandan. Hala, hiru bertso saio eta kultur-emanaldi izango dira irailean zehar, hiru herrietan jarriko da Kilometroen erakusketa. Gainera ikastolaren-irakaskuntza planteamentuarekin eta ikastolen Endakalogoko hainbat ardartzekin lotutako hiru foro antolatuko dira egun berean, irailaren 30ean, hiru ikastoletan.
Irailaren 30eko foroaren inguruan, Beasaingo Ikastolak Beasaingo Ikastolako sortzaileak omenduko ditu, aldi berean, aurten Beasaingo Ikastolak 25 urte betetzen dituela profitatuz.
Urriaren 2 eta 3an ere Goierri girotuko da Kilometroetarako eta Kilometro egunean pasako zaie lekukoa hurrengo Kilometroetako antolatzaileari, eta egun horretan goizean burutuko dira ikasleei zuzendutako ekintzak ere.
Urriaren 3an pilaketarik eragozteko ekitaldiak sakabanatu egin dira, eta ekitaldietan parte hartzeko aldez aurretik txanda hartu beharko da on-line kasu guztietan, aforo mugatua izango delako.
Ekitaldi bakoitzaren aurretik ireikoko da izen-ematea, hamarren bat eguneko aurrerapenez, kilometroak.eus orrian. Lehenengo ekitaldia Lazkaoko bertso-saioa izango da irailaren 17an, eta gaur irekiko da bertso-saio horretarako izen ematea.
Kilometroak 2021 bezpera | Bat gea! | Kilometroak 2021 eguna |
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 1644
ONGI ETORRI BEASAINGO IKASTOLARA.
Aurten 25 urte beteko dira, gure ikastolara lehen ikasleak sartu zirenetik, 25 urte izango dira Beasaingo ikastolako lehen irakasleek bere lanaldia hemen hasi zutenetik, eta hainbeste gurasok eta familiek gugan konfiantza eta laguntza osoa eman zigutenetik.
Igandean ANDRAMENDIKO ERRATZ-FESTA egin genuen, eta ez zen izan sorginak ginelako, baizik eta igandean bertan ireki genituelako, Udaletxeko geletan aurreikusita zeuden gelak eman ez zizkigutelako.
Igande hartan ehunka lagunek antolatu zituzten astelehenerako gelak. Batzuk garbitu eta kristalak dirdiraz utzi, besteek Elorrioko Ikastolatik ekarri gure ikasle guztientzako aulki, mahai eta arbelak, eta jarri. Hura turruta hotsa, eta umore eta harrotasuna.
Astelehenean gogoan hartu nahi ditugu gure ikasle ohiak, bazkide eta familia historikoak... Eta noski, 25 urte barru beste batzuk ospatuko dute egun hau, zeren eta gainera, laster, urriarem 3an KILOMETROEN FESTA pozez, harrotasunez eta ilusioz beterik antolatzen ari garelako.
Badakigu unibertso haundi honetako hare-ale txikia garela. Hare-ale euskaldun, anitz, eta gauza guztien artean, HAURRAREN BIHOTZEZ hausnartzen duena.
Ongi etorriak, denok. Mila esker denoi Beasaingo Ikastolan jarri duzuen konfiantzarengatik.