CUIDekin dugun HITZARMENAri esker HIZKUNTZ ESKOLAN MATRIKULATU BEHERAPENEKIN URRIAREN 23a bitarte.
Matrikulatu zaitez zuzenean eta ANDRAMENDI Kooperatitbako Beasaingo Ikastolako langile edo familiartekoa izateagatik, beherapena jaso ahal izango duzu. 16 urte baino gehiago edo aurten 16 urte betetzea da derrigorrezko baldintza bakarra.
MODU ERDI-PRESENTZIALEAN matrikulatzeko
ON-LINE FORMAKUNTZAN matrikulatzeko
Ikaslea dago gure hezkuntza proiektuaren erdian, baina ez da isolatuta bizi eta hezi daitekeen norbanakoa. Hainbat proiektu garatuz joan da Beasaingo Ikastola, pertsona-arteko harremanak zainduz, norbere nortasuna bultzatzeko helburuarekin. Horien artean, ikasle eta familien aniztasunari erreparatzen diona Kulturartekotasun planaren babesean. ANDRAMENDIK UNED-CUIDekin sinatu berri duen hitzarmenaz ari gara. Horri esker Beasaingo Ikastolako bazkideek, langileek, familiek eta ikasleek 16 hizkuntzetan bere jakintza-maila akreditatu ahal izango dute.
Eguraldi txarrak azken orduko moldaketa batzuk eginaraztera behartu bagaitu ere, Kilometroak martxan daude,eta egitarau ofizialean datozen ekintza gehienak normaltasunez ari dira burutzen. Hementxe dauzkazue ikusgai bertako argazkiak:
Beasain:
-DBHko ikasleak egiten ari diren zirkuitoko ibilbidean giro ona da nagusi. Ikastola azpiko postuan gustura egon dira ikasleak erronkei aurre egiten!
-Loinazko San Martin plaza azpian, aldiz, arrakastatsua izaten ari da Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia. Lehen saioa 11:00etan izan da, eta bigarrena 12:30ean
-Igartza jauregian, Elikagaien taupadak haurrentzako antzerkia egiten ari dira, Kaiku enpresaren babesarekin.
-Gernika pasealekuko frontoian Reala fundazioaren eskutik futbol tailerra eta ludoteka ere giro onean doaz
Lazkao:
-LH 5 eta 6ko ikasleentzako tailerrak giro onean ari dira burutzen
-Eidabe taldearen antzerki emanaldiak ere burutu dira Ikastolako kirol estalpean, Edepe fundazioaren babesarekin.
Ordizia:
-LH 3 eta 4ko ikasleentzako tailerrak ere arrakastatsuak izaten ari dira
-DBHko ikasleak egiten ari diren zirkuitoko ibilbidean ere giro ona da nagusi, eta ikasleak gustura ari dira erronkak egiten!
![]() |
![]() |
![]() |
||
![]() |