Kiva-Bizikidetza
- Xehetasunak
- Kategoria: Kiva-Bizikidetza
- Bisitak: 57
Programa asko daude lotuta gizakiaren eskubide unibertsalaz hausnartzeko guneak sortzeko. Ez da norbanako bat edo gizaki eredu besteen gainetik gailendu daitekeenik. Askatasuna eskubide unibertsala da. Bigarren Hezkuntzan ere ezinbestean hausnartzen da Beasaingo Ikastolan gai honetaz. 2020ko hondarrean Goierrin indarkeria matxistarik ez! ekimenak eman die aukera gure ikasleei, neska zein mutilei, horri buruz sentizen, pentsatzen eta bizi dutenaren berri emateko.
'Goierrin indarkeria matxistarik ez!' sormen lehiaketan gure Ikastolako bi talde sarituak izan dira. DBH 4koek 1. saria eta DBH2ko ikasleak beraien lanak taldeka aurkeztu zituzten. Horietako talde batek irabazi du 3. saria " Gu edo gure bizilaguna" lanarekin. Irabazle taldekoak dira Eneritz, Shaima, Sara eta Anartz.
Zorionak denoi
- Xehetasunak
- Kategoria: Kiva-Bizikidetza
- Bisitak: 3401
![]() |
|||
![]() |
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak abiarazi zuen 2016an KIVA programa eskola-jazarpenari aurre egiteko. Turkuko Unibertsitatearekin elkalanean burutzen den programa da.
KIVA programa Euskal Herriko 51 ikastolatean frogatua dago dagoeneko. Geletan eta Ikastolan egiten den lan jarraituaz gain, gurasoek ere badute bere gida-programa. Horretarako, gurasoei bereziki zuzendutako webgunea dago abian. Eta Ikastolara bertara ere hurbildu zaitezkete, noski.
GURASOENTZAKO WEBGUNEA
http://www.kivaprogram.net/basque/gurasoak/gurasoen-gida