ESPAZIOAK ZABALTZEN
Etxe zabala da, guretzat, ikastola, denontzat tokia eigten duena. Izan ere, espazioak gaitasunak eta ikasle-arteko eta naturarekiko harremanak aintzat hartu behar ditu, espazioak zabalduz.
Espazioak eraldatzeko prozesua etengabea da Beasaingo Ikastolan, eta COVID-19ak ere osasunarekin ikuspegia gelan eta gelaz kanpo kontuan hartzera ekarri gaitu. Konfinamenduan zehar Ikastolak sartu-irteerak erabat berrantolatu ditu, burbuilak mantentzea bermatzeko, eta gure 3.000 metro karratuko ataritik hemezortzi sarbide antolatu ditugu.
Hori posible izan da, aldez aurretik, aurreikusi dugulako nola ahalbideratu gela barruan ikasleen mugitu eta kontzentratu beharra .
Modu horretan, barne-espazioen antolaketarekin batera, kanpo-espazioetan ere eragiten ari gara, haiek berrituaz bat, geure ikasleak espazio zabaletara bideratuz.
Espazio zabaletan natura txertatzen dugu argiaz, aireaz eta materialaz horniterakoan, eta ikaslea bihurtzen dugu naturala nahi dugun munduaren eraikatzaile.