LAN-TALDEA
Beasaingo Ikastolako lan-talea Andramendi kooperatibaren erronka estrategikoekin lerrokatua dugu. Mondragon Unibertsitateak bultzatutako Bateratzen eta Baterhazi plataformez baliatuz, lan-taldearen konpromisoak ikaslea du ardatz, eta horrekin Hezkuntz Proiektu berritzailea sustatu dugu, Euskal Herriko Ikastolen Marko Pedagogikoan txertatuz.
Hezkuntz Proiektuaren berrikuntza eta kalitatea bermatzeko lan-talde euskalduna, anitza, formatua, kohesionatua eta sortzailea osatu dugu.
2017-2020 ikasturteetarako Irakaskuntza Unibertsalaren parametroetan, DEI( Denei Erakusteko Ibilbideak) proiektua bultzatzen ari gara Berritzegune Nagusiko zuzendaritzapean.
Aurreko urteetako DEIko formakuntzaz gain, 2018-19an talde-lan kooperatiboari eta EHIko HPI lerroei lotu diogu gure formakuntza, ebaluaketa barne.
EHI eta Berritzeguneko formakuntzekin lotua, Ikastola osoko talde lana (0-16) biltzen da astero, etengabe, talde-lanean ikasleen jarraipena egiteko eta gure esperientziak partekatzeko, elkarri eraginez geure Hezkuntza Proiektua egokitzeko edota berritzeko, beti ere norabidea, kohesioa eta koherentzia bermatzeko.
Lan Taldea
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 53
Irati Otamendi |
"Irati Otamendi Justo: Lehen Hezkuntzan graduatua da 2019. urtean, eta Euskara Hezkuntza Tresna arloan espezializatua da. Aurretik ikastolan praktikak egin ondoren, 2019-2020. ikasturtean, Lan Mundurako Trantsizio Beka burutu zuen. Hezikidetzako ikastaro ezberdinetako formakuntza du, eta baita aisialdi arloko udalekuetako esperientzia ere. Gaur egun, HIPI lanetan ari da."
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 65
![]() |
||
Omar Armendaritz |
2018an hasi nintzen lanean Beasaingo Ikastolan, bertan praktikak egin ondoren (2017-2018 ikasturtean). Lehen Hezkuntzan graduatua, “Euskara, hezkuntzarako tresna” minorrean, Donostiako Irakasle Eskolan. Haur eta gazteen aisialdiko begirale gisa aritu naiz.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 1317
![]() |
||
Edurne Santamaria |
2019ko ikasturtean hasita Beasaingo Ikastolan. Historian graduatua EHUn, Madrilgo Konplutense Unibertsitatean egonaldia egina (Egungo Historia eta Hiri eta hirigintzaren Historian sakonduz, gehienbat). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako masterra VIUn ikasia.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 1625
![]() |
||
Intza Goikoetxea |