Eskola anitza da Beasaingo Ikastola( kultur jatorriz, hizkuntz jatorriz...). Hazten ari den eran norbanakoaren arreta bermatzeko geure antolaketa diseinatu eta eraldatu egiten dugu, etengabe.
- HEZKUNTZA PROIEKTUAn eragiteko eta HEZKUNTZA PROIEKTUKA ere landuz
- TALDE – LANEAN OSAGARRITASUNA BULTZATUZ( gaitasunak eta titulazioak).
2013-14tik aurrera aniztasun hori IKASTOLA INKLUSIBOAREN parametroetan antolatuko dugu, eta orain arteko ekintzetatik haratago egitasmo batean egituratuko da aniztasunari aurre egiteko programa. Modu berezituan hartuko direlarik kontutan
- HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEAK( EZGAITASUNA/JOKABIDE NAHASTE LARRIAK)
- IKASTEKO ZAILTASUNAK DITUZTEN IKASLEAK
- GAITASUN HANDIKO IKASLEAK
- HEZKUNTZA SISTEMAN OHI BAINO BERANDUAGO SARTU DIREN IKASLEAK
- ESKOLAKO IBILBIDE EDO BALDINTZA PERTSONAL BEREZIAK DITUZTEN IKASLEAK
- DESBERDINTASUN SOZIALEKO EGOERAN DAUDEN IKASLEAK.
Beasaingo Ikastolaren asmoa , hala ere, ez da ikasle hauei bereizitutako hezkuntza ematea, baizik eta bereziki behar duten laguntza bideratzeko baliabideak ikasle bakoitzaren beharrak kontuan hartzen dituen plangintza batean txertatzea 2012-16ko Plan Estrategikoan ANIZTASUNEAN SORTZEN aritzearen aldeko apustua egin dugu, alegia, geure eguneroko bizimoduan hori aurreikusita ondorengo HELBURUOK gauzatuko dituen ESPAZIO BAT SORTZEA
- Gela irekian nolabaiteko eragina duten ikastolako profesionalen arteko koordinazioa areagotuko den
- Ingurune fisiko arruntak berdiseinatu eta irudikatu behar diren Hezkuntza proiektua berdiseinatuko den
- Curriculum –Proiektua berregingo den Gela Irekiaren premien arabera
- Gurasoekiko harremanak eta lankidetza aztertuko den
- Ardura banaketa eta ikastetxeko irakasleen arteko harremana diseinatuko den
- Berritzeguneetako, zerbitzu medikuetako eta asistentzialetako komunikazio kanalak areagotuko diren.
2010-2013an emandako URRATSAK
IRAKASLE PROFILA ABERASTEA
Irakasleria kontratatzean antolatu dugu lan lerro hau, eta lan-taldea egituratu dugu 2012-13an
- Pedagogia terapeutikorako bi irakasle,
- Psikopedagogoa,
- Logopeda
AZPIEGITURAK HOBETZEA
- 2011- 12an 2 komun irisgarri
- 2012-13an Gela irekia hornitzeko plangintza egin
- Igogailuak berritu LHn eta berria jarri DBHn
EGOERAREN DIAGNOSIA EGITEA
- Irakasle –tutoreekin batera, gelaz gela aztertzea zein motatako ikasleria dugun eta beharren lehen talde –sailkapena egitea.
- Gelako ordutegian aniztasuna tratatzeko dauden zailtasunen azterketa egitea eta baliabideak antolatzea
FORMAKUNTZAN PARTE HARTZEA
- Europar Batasunak emandako gomendioen artean, detekzio goiztiarra bideratzen lagunguko duten formakuntzan parte hartzea, haurren eta esku-hartzearen beharrak garaiz baliosteko.
- Gaitasun handiak dituzten ikasleen ikuspegia gelan txertatzeko formazioan parte hartzea.
BERRITZEGUNEAREKIN ELKAR-LAN DINAMIKA SUSTATZEA
KRONOGRAMA (2012-16ko ANIZTASUNEAN SORTZENen baitan)
HELBURUAK | 2011-12 | 2012-13 | 2013-14 | 2014-16 |
AZPIEGITURA | HHn behar berezietarako komunak jarri | GELA IREKIA obratu | GELA IREKIA martxan jarri | Baliabideen azterketa berria egitea (2016-20) |
LANGILERIA. | ||||
Langileen formakuntza | Orokorra Bereziki HH 2-5 | Bereziki HH 0-2. Eta zerbitzuak | LH | Formakuntzaren eboluzioaren analisia, gaitasun aundiko ikasleen arreta eta BRAIN GYM formakuntza AUPATUZ Elkartearekin Adimen Handiko ikasleei buruzko azterketak. Haur Hezkuntzako lehen zikloan ebaluazio goiztiarra Berritzegunearen bidez. |
Gelaz-gelako analisia | Ikasleen analisia | Gela barruko Baliabideak bideratzea eta ebaluatzea | GELAZ KANPOKO LAN TALDEAREkin elkarlana bideratzea | Hezkuntza Sailak diagnos-tikorako eta esku-hartzeko sortutako estrategiak aztertzea eta behar denean erabilgarri jartzea |
Gelaz kanpoko Lan-taldea | Sortzea | Sortzea eta funtzioak aurreikustea Organigrama iraunkor xamar bat diseinatzea GELA IREKIAren helburuak definitzea | Garapen Nahaste orokortuak dituzteen ikasleentzako GELA IREKIAren funtzionamendua abian jartzea, GELA IREKIAko ikasleen kurrikulum egokitzapena egitea, eta ikasleekin egin beharrekoaren programazioa egitea eta aztertzea Hezkuntza Sailak diagnostikorako eta esku-hartzeko sortutako estrategiak aztertzea eta behar denean erabilgarri jartzea | GELA IREKIAREN curriculuma egitea Hezkuntza Sailak diseinatutako protokoloak aztertzea eta abian jartzea |
GURASOAK 2012-16 | Plana 2009-2012 Plana aztertzea eta Premia bisualizatzea | 2012-16:A.S: azterketa eta onarpena .Garapena eta berri ematea (Ikastolakideok) | Harrera Plana berregokitzea aurreko urteetako esperientziaren arabera | Lankidetza-prozedurak bideratzea beste guraso, federazio eta saretuta egon daitezkeen talde eta erakundeekin |