• Kabitzen da mundua gure geletan, eta gure umeak mundura ateratzen dira gelatik.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Askatasuna maite dugu, maitatzeak aske egiten gaituen bitartean.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Atsedena maite dugu, lana egin ostean; atsedena, adiskideen artean biltzeko.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Osatu nahi dugu Euskal Herria, osatuko gaituzten errealitateekin.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Atzo zen bihar eta gaur atzo zen, etorkizunean sinistea kontu.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Nortasunik aberatsena, besteena bere baitara biltzen dakienarena.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Garenak gara, beste batzuk gu ez bezalakoak direlako.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Ikasi nahiak egiten gaitu umilago, jakintzak sendoago.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Agurra da ongietorria eta Andramendi, Beasaingo Ikastolaren altzoa.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Poza piztu. Toki bat badugu denentzat, tarte bat beti.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Osasuntsu gara, bihotza eta burua konpasean eramaten baditugu.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Euskaltzale gara, urteko 365 egunetan
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Bihotzari entzuten diogu, bihotzaz pentsatzen.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Senez sortzen dugu, sorlanak zentzatzen gaitu.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
oharra   covid 19    menua   irratia    argazkiak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

portada sarriegi1Ikastolen Elkartekoekin hitz egin ondoren, Donostian, Santo Tomas Lizeoa sortzeko Loistarain S.A. sortu zutela jakin zen eta Aranealde S. A. elkartea sortzea erabaki zen. Ikusitako guztiarekin, batzordekideak ez ziren ausartzen beren izenean eskatzera eta izen oneko hamar pertsona herrian bilaturik, haien izenean egin zen eraketa-eskritura. Azkenean ere, formula hori onetsi zuten eta erosketa, burutu ahal izan zen. Bigarren arazoa ordea, lehenengoa bezain astuna edo astunagoa izan zitekeen: ordainketa alegia.

Aranealde S.A.ko akzioentzako diru-sarrerak egiteko epea, 1968ko azaroaren 9an ireki zen. 500 pta.ko bonuak jaulki ziren hasteko, gero sozietate anonimoko akzioz trukatzeko. Eskualde edo bailarako Ikastoletako arduradunek, beren seme-alabak Alkartasuna Lizeora maila ertaineko ikasketak egitera bidaltzekotan, akziodun bilakatu behar zuten eta bestalde ahal ziren akzio-eroslerik gehien bilatu beharra zegoen Karmeldarren Ikastetxea ordaintzen joateko nahiz bertan egin behar ziren obrei erantzuteko.

1969ko uztailaren 15etik 30era formaldu ziren erosketa-eskriturak eta hipotekarenak. Karmeldarren mailegu-subrogazioa 5.080.500 pta.koa izan zen eta bigarren mailegua 1.300.000 pta.koa. Gainerako 1.119.500 pta.k akzio--erosketan despoltsatutik atera ziren 7,5 milioiak osatu arte. Bailarako herri bakoitzari halako kopuru bat izendatu zitzaion bere ikaslegoaren arabera eta urte hartan bertan behintzat, Beasainek ia %80a bildua zuen, Lazkaok %30a, Ataunek %18a, Idiazabalek %60a eta Segurak %100a, baina beste herrietakoek artean ezer jarri gabe zuten.

Beste gatazka administratibo bat, orduko Udalarekin izan zen. Erosi bazen erosi, Udalak gainbalioa kobratu nahi izan zuen eta horrek 300.000 pta.ko kopurua jotzen zuen. Administrazioaren aurkako helegite-prozesua hasi zen Udalean baina ebazpena aurkakoa eman zuen, irakaskuntzarako zela eta irabazpide-asmorik ez zuela, etab., esanez egindako alegazioa baztertuz. Hala ere, ordura arte irakaskuntza mota horri sosik ez ziotela opa izan eta berek estali beharreko zuloak estaltzen ari zela etab. esanez, jarrerari gogor eutsi zitzaion eta, azkenean, horrela amaitu zen auzia gainbaliorik ordaindu gabe.

botoia1

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

3.fw.png12.fw.png15.fw.png1.fw.png8.fw.png14.fw.png4.fw.png6.fw.png11.fw.png13.fw.png2.fw.png9.fw.png5.fw.png10.fw.png7.fw.png