Aurten ere martxan da Errigora kanpaina. Urtero bezala, Nafarroako Eriberratik datorkigun euskararen aldeko ekimen honek ere ez digu hutsik egin, eta ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskuratu ahalko dituzue.

Aurten, hiru kutxa egongo dira aukeran, eta kutxa bakoitzarekin beste euskal erakunde batzuei lagunduko zaie:

  • Kutxa beltza: 50€ + 5€ (Korrikako katilua) AEKri laguntzeko
  • Kutxa berdea (ekologikoa): 60€ + 5 € (Seaskako egutegia) Seaskari luguntzeko
  • Kutxa zuria: : 70€ + 5€ (D ereduko haziak), Sortzen-i laguntzeko.

Informazio gehiago: www.errigora.eus Eskaerak ikastolaren bidez ere egin ditzakezue galdetegi hau beteta. Ondoren, mezu bat jasoko zenukete ordainketa kreditu txartelaz egiteko: https://forms.gle/YTtnoEpcoADni6jH6

Eskaerak egiteko azken eguna datorren azaroaren 11 izango da.

Zertarako eskatu Errigorako saskiak?

  • Dakartzaten produktuez gozatzeko
  • Bertako ekoizpena sustatzeko
  • Euskarari laguntzeko.

Eskatu saskia(k) eta izan zaitez zeu ere auzolan erraldoi honen parte!

errigora 2020

 Eskatu saskiak azaroaren 12ra arte

Datorren ostiralean, urriak 16, Euskaraldian izena emateko mahaian egongo gara!

Dakizuenez, datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta gure hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimen sozial honetan Andramendi Beasaingo Ikastolak ere parte hartuko du!

Ikastola bezala, arigune bezala izena eman dugu, hau da, gure hizkuntza-praktikak euskaraz finkatzea helburu duen talde/espazio gisara. Eta orain, egun eta aste hauetan zehar, 16 urtetik gorako herritar guztiok daukagu izena emateko aukera ahobizi edo belarriprest gisara!

Ekimenari buruzko informazio gehiago: https://euskaraldia.eus/

 euskaraldia1

Izena emateko mahaian egongo gara datorren ostiralean (urriak 16)

Beasaingo Aittu Euskara Taldeak bultzatuta, herriko eragile ezberdinak ostiralero Euskaraldian izena emateko mahaian egoten ari dira. Eta datorren ostiralean (urriak 16), gure txanda izango da! Zubimuzu plazan, 18:00etatik 20:30era egongo gara.

Mahaian egoteko izena eman nahi dutenek E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita egin dezakete. Eta noski, egunean bertan gure mahaira etortzen zareten guztiak ere ongi etorriak izango zarete!

Bestalde, ez ahaztu online ere izena eman dezakezuela https://izenematea.euskaraldia.eus helbidean.

Animatu eta batu zaitezte gurekin batera ekimen honetara!

Bizi gaitezen euskaratik eta euskaraz;
gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan
euskaraldia

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

5.fw.png13.fw.png6.fw.png16.fw.png1.fw.png11.fw.png12.fw.png3.fw.png14.fw.png7.fw.png8.fw.png4.fw.png9.fw.png10.fw.png15.fw.png2.fw.png