Hastera doa Errigoraren udaberriko kanpaina! Datorren martxoaren 7tik 22ra arteko epean egin ahal izango dituzue saskiaren eskaerak honako modu hauetara:
● Idazkaritzara etorrita (egunero 9:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:30era)
● Etxeetara bidaliko ditugun galdetegien bidez
● Errigoraren web orrian zuzeneko eskaera eginez (www.errigora.eus) Dakizuenez,ekimen honen helburu nagusiak Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herrian barrena zabaltzea eta bertako euskalgintza mugimenduari bultzada ematea dira, herrigintza, auzolana eta lan kolektiboa oinarritzat hartzen dutelarik.
Anima zaitezte, eta egin ezazue zuen eskaera! Informazio gehiago: www.errigora.eus
MARTXOAren 8ko grebadeialdia , Beasaingo Ikastolaren erantzunaren berri eman nahi dizuegu. Irakurri arretaz oharra, mesedez.
Zuzendaritza
Irudiak: Sara MujikaUrtero legez, datorren astelehenean, otsailak 4, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu Beasaingo Ikastolan! Gure ohiturei eutsiz, Santa eskean irtengo gara hiru urtetik gorako ikasleekin.
Egitaraua:
● 15:00etan, kalejiran irtengo gara ikastolatik
● 16:00etan Ikastolara itzultzearekin batera, kantatu eta txokolate beroa hartuko dugu, LH2ko gurasoen eskutik
● 18:30etik aurrera, DBH2ko ikasleak irtengo dira kalez kale kantuan. Gurekin batera Beasaingo kaleak kantuz alaitzera gonbidatzen zaituztegu!
Oharrak:
● Jangelan geratzen diren ikasleek goizetik ekarri beharko dute baserritar jantzia. Bazkaltzera etxera doazenak, berriz,
arratsaldean etorriko dira jantzita
● Eguraldi txarra eginez gero Ikastolan bertan ospatuko dugu
● Ikasleak irakasleen ardurapean ibiliko dira eta makilak ikastolan bertan banatuko zaizkie dagokien ikasleei
Har ditzagun makilak eskuan, eta ospa dezagun Santa Ageda bezpera kantuan!
Eskola jazarpena “El programa contra el acoso KiVa reduce a la mitad los casos de bullying”
Irudi guztiak ikusi...BEASAINGO IKASTOLAk eta ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLAk sinatua dute hitzarmen bat eta hari esker , CAMBRIDGE ENGLISH LANGUAGE ASSESMENT ES098 Zentro Aztertzaile Baimendua da, 2014az geroztik eta Young Learners, KET, PET eta FCE for Schools azterketak ere egiteko aukera dute Ikastolan bertan .
Elduaien Hizkuntza Eskolak 40 urtetik gorako esperientzia Cambridge aztereketen inguruko irakaskuntzan.
ELEANITZ EHIkok Ikastolen proiektua da. Beasaingo Ikastolak Hizkuntz Trataera Bateratu proiektuaren barruan txertatzen du eleaniztasuna, beti ere euskarari indarrik kendu gabe.
Bestalde, Elduaien Hizkuntza Eskolarekin sinatutako hitzarmenari esker, Beasaingo Ikastolan urtero A1,A2,B1 eta B2 mailetako azterketak burutzen dira, alegia, Young Learners test-etatik hasi eta First Certificate for Schools bitartekoak. KET, PET eta FCE for Schools deialdien informazioa aurretiaz jakinarazten da.Irudi guztiak ikusi...