Dakizuenez, datorren udazkenean egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzeko, Etxealditik Euskaraldira ekimen berezia jarri da martxan. Horrela bada, datozen egun eta asteotan, etxe barruan ere gure hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko aukera izango dugu hainbat ariketa dinamikoren bidez. Beasain mailan, Aittu Euskara Elkartea izango da ekintza horien sustatzailea. Ekimenaren Helburu nagusia Beasaingo familietan euskara gehiago erabiltzea da, hau da, etxeko hizkuntza nagusia euskara bihurtzea.
Horrela bada, ekimen hau herriko ikastetxe eta guraso elkarteen bidez sustatu eta helarazi n ahi denez, Andramendi Beasaingo Ikastolatik ere ekimen honetan parte hartzera animatu nahi ditugu gure ikasle, irakasle eta guraso-familiak.
Nola parte hartu ahalko dugu? Eta nola zabalduko dira mezuak?
Ekimenaren ekintzei buruz informatzeko eta parte hartzeko, Aittu Euskara Elkarteak telefono bat jarri du martxan: 688 76 86 09. Telefono hau kontaktuetan gorde behar da, eta mezu bat bidali behar da bertara WhatsApp taldean sartzeko eskatuz. Aittu Euskara Elkartearen telefono zenbakia norberaren telefonoaren kontaktuetan gordetzen ez bada, ezin da mezurik jaso ez eta bidali ere.
Familiek ekimenaren baitan egiten dituzten ariketen argazkiak eta bideoak telefono zenbaki honetara bidali ahalko dituzte etxean egindako ariketak argitaratzeko. Datorren ostiraletik aurrera (apirilak 24), egunean behin ariketa bat proposatuko da. Lehen ariketa jada proposatu dute: balkoiak koloretako bola txikiez apaintzea.
Bestalde, Euskaraldiako web orrialdean (www.euskaraldia.eus) familiaren izen-ematea egin daiteke: Izan ere, familia da euskararen gordailu eta pizgailu eta gizarte antolaketaren oinarrizko erakunde.
Horrela bada, herriko familiek bidalitako argazki eta bideoak erakusteko eta zabaltzeko plaza nagusia Aittu Euskara Elkarteak sortuko duen Whatsapp talde hori izango da.
Bestalde, uneoro informatuta egoteko Euskaraldiak eta Aittu Euskara Elkarteak bide hauek zabalduko dituzte:
Sare sozialak:
- Euskaraldia: Facebook, Twitter eta Instagram
- Euskaraldia Beasain: Facebook, Twitter eta Instagram
- Aittu Euskara Elkartea: Facebook eta Twitter
WhatsAppeko taldea: Aittu Euskara Elkarteko kideek dituzten taldeak
Posta elektronikoa: Euskaraldiaren lehen edizioan ahobizi eta belarriprest izan ziren herritarrei informazioa bidaliko zaie.
Horrela bada, gure hizkuntza sustatzeko ekimen honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu!
Gogoratu: Ohitura aldaketa etxetik hasten da
Etxean sartuta gauden honetan, eta datorren udazkenean egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzeko, Etxealditik Euskaraldira ekimena jarri dute martxan. Horrela bada, datozen egunetan, etxe barruan ere gure hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko eta pentsatzeko aukera izango dugu hainbat ariketa dinamikoren bidez.
Hori dela eta, asteazken honetan (apirilak 22), 17:00etan, ekimen honen inguruko bilera irekia eskainiko du herriko hezkuntza zentroentzat Beasaingo Aittu Euskara Elkarteak. Bertan, ekimena azaltzeaz gain, hezkuntza esparruan nola sustatu eta garatu dezakegun eta etxeetatik ere nola parte hartu genezakeen azalduko dute. Nahi duenak izango du bertan parte hartzeko aukera.
Bilera Meet.Jit.si plataformako esteka honetan izango da:
https://meet.jit.si/EtxealditikEuskaraldiraBeasainen
Beasaingo Ikastolatik gure hizkuntzaren aldeko ekimen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu ikasle, irakasle, guraso eta familiak!
Informazio gehiago:
- Euskaraldiaren web orrialdea: www.euskaraldia.eus
Beasaingo Euskaraldiaren web orrialdea: https://beasain.euskaraldia.eus/
Facebook, Twitter eta Instagrameko kontuak (@BeasainE)
- Zer da Etxealditik Eu£skaraldira ekimena?
https://www.youtube.com/watch?v=9aDKT9Q2tzM
- Aittu Euskara Elkartea
Facebook, Twitter eta Instagrameko kontuak (@AittuBeasain)
![]() |
Familia agurgarriok :
Espero dugu egoera berezi honetan ondo izango zaretela. ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOPERATIBAk lehen asteok arlo pedagogikoari eman die garrantzia eta baita familia guztiekin harremanak lortzeari ere.
ARRETA PEDAGOGIKOA ETA ASTE SANTUKO OPORRAK
Hasteko eta behin gure langileek egindako lana estimatu eta eskertu beharrean gaude, etxetik lan eginez eta Ikastola behar denerako zabalik mantenduz ondo erantzun diogulako egoera honi. Ikastola osoko familiekin jarri gara harremanetan, behar izan diren bideak jarriz ( 0-12ko padletak, 10-16ko classrroom eta eskola-emate birtualak…), menua astero berritzen dugu, webgunea behar diren berriekin eguneratzen dugu…
Ostiral honetan amaitzen dira eskolak, eta Aste Santuko oporretan denok hartuko dugu opor.
KUOTAK
Arlo ekonomikoari buruz ere ari gara erabakiak hartzen. Gauden egoerak indarrean dirauen bitartean hileko kuotak eta bazkide kuotak kobratuko zaizkizue datorren astean eta ez dira kobratuko erabili ez diren jangela eta zaintza kuota-egunak. Hori dela eta, hurrengo errezibuan zerbitzuen erabilera egunka kobratuko da etaitzuli egingo zaizue erabili ez duzuena.
HARREMANAK ETA ASTE SANTUETAKO OPORRAK
Bestalde, astelehenaz geroztik Administrazioa eta zuzendaritza ere etxetik ari da lanean. Edozein arazo edo egoera bereziren aurrean jar zaitezke harremanetan zuen tutorearekin edo Ikastolarekin. Gogoratu astelehenik aurrera bi telefono mugikorretara deitu behar duzula telefonozko harremana nahi baduzu.
Behar beharrezko jakinarazpenetarako ohiko bideak erabiliko ditugu Aste Santuko oporretan
( webgunea, e-posta)
Mila esker arretarengatik. Eta animo.
Ainhoa Garin Tere Irastortza
ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP.ELK BEASAINGO IKASTOLAko ZUZENDARIA
Familia agurgarriok :
Etxetik ari gara lanean gu ere. Beasaingo Ikastolako irakasle guztiak, eta orain baita administrazioa eta zuzendaritza ere. Beasaingo Ikastolak on-line eskainiko ditu hemendik aurrera zerbitzu guztiak. Zuen tutoreekin harremana on-line egin dezakezue, eta baita Ikastolako administrazioarekin ere.
2020-3-30ekok Dekretua dela eta gurekin telefonoz erabiltzeko bi mugikor telefono hauek dituzue eskura (Ikastolako egutegian ageri dira):
665 73 97 50 eta 688 80 66 92.
Bertan zuen zalantzak argitu edota bertatik antolatuko da zuei eman beharreko erantzuna. Ez ahaztu, ondoren, telefono ezkutu bateko deia jasoko duzula.
Webgune honetan ere informazioa eguneratuta duzue
Mila esker, zuen arretarengatik. Zuen etxean eta inguruan ondo izango zaretelakoan, agurtzen zaituztegu, zuei arreta emateko gure prestutasun osoz. Ondo izan