3.3. BI IRAKASKUNTZA MOTA ELKARREN OSAGARRI
Ordurako, 1967-68 ikasturtean, Alkartasuna Batxilergoko Akademia sortu zen Karmeldar Lekaimeen ikasle-ohi zenbaitzuekin eta beste batzuekin, Oinarrizko Batxilergoko 3. eta 4. ikasmailak irakatsi ziren Ikastola zegoen Olanoren gurutze erako etxean (Erauskin kaleko 4an) albo bateko bi gelatan. Irakasleak, CAF lantegiko teknikari batzuk orduka, ordura arte beste akademia batzuetan aritutako fitxajeren bat edo beste (Itziar Elosegi and. besteren artean). On Segundo Dorronsoro Erretore jn. bera, etab., izan ziren. Orduan ikasle izan zen Arantza Sarriegi adibidez, gero irakasle izan zen Alkartasuna Lizeoan eta azken hau Administrazioak zilegitasunik gabe bereganatu eta ikastetxe publiko bihurtu zenez, 1996tik irakasle da urte hartan lehengo Ikastolaren jarraipen moduan sortu zen Beasaingo Ikastolan(Andramendi kooperatiban)...