ETAPAKA

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
   

Ikastolen Elkartean lantzen ari garen hezkuntza eta curriculum proiektuak Euskal Curriculumaren proiektuetan du abiapuntua. Hezkuntza prozesu iraunkorra da, pertsonen bizitzako hainbat etapatara zabaltzen da, eta bere xedea da gizakiaren konpetentziak maila guztietan garatzea ahalik eta gehien, subjektu indibidual eta herritar aktibo gisa, bai eta konprometitua ere gizartearen garapenarekin eta ingurumenaren garapen jasangarriarekin. Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak oinarrizko konpetentziak garatuz lortzen dira. Hortaz, Oinarrizko Hezkuntza osoaren ikuspegitik, Euskal Curriculumaren garapenerako hautatu den hezkuntza-eredu pedagogikoaren baitako curriculum-diseinua egin da.

LOMLEk euskal hezkuntza sisteman duen eraginari buruz EHIk duen iritzia partekatzen dugu. Bestalde 2020ko Dekretuek orain arteko ibilbidean hainbat eraldaketa bultzatu nahi dute, eta bere ezarpena pandemia garaian hein batean baldintzatu badu ere, hasia da. Hona Heziberri 2020 deritzon marko orokorra. Beasaingo Ikastola, 1996az gerozttik, Hezkuntza proiektuaz aritu da proiektiuak garatuz: Hezkuntza Proiekttuka deitu izan dugun markoaren baitan. Eta 2018-19az geroztik. DEI ( Denoi Erakusteko Ibilbideak) izeneko proiektua ezarria du, dagoeneko,

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

Geure irakaskuntza filosofia eraikitzailea da, jakinduria itxi bat transmititu ordez, jakinguraz mundua eraikitzea dugu helmuga. Eta mundu hori elkarrekin eraikitzea hezkuntza-komunitate osoaren partaidetzaz. Horretarako haurrek egiten dituzten galderei eta hausnarketei bidea emanez lan egiten dugu, haurra bera dagoelarik ikasketa-prozesuaren muinean, eta ez eskola-materiala.

Azpikategoria

6 1 2 1 1

 

EKI DBH 1-4

 Konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntza

  • Ikaslearen irteera-profila da abiapuntua eta helmuga.
  • Funtsezko konpetentziak ikasarloetan lantzen dira.
  • Diziplinarteko egoerak eskaintzen ditu, arlo desberdinetako edukiak eta helburuak uztartuz.
  • Konpetentzia digitala ikasarlo guztietan garatzen da [EKI Digcomp]

 Ikas-egoerak, konpetentziak eskuratzeko eta garatzeko

  • Ikas-egoera esanguratsueta konplexuen aurrean jarriko ditugu ikasleak.
  • Oinarrizko jakintzak eskuratzeko, integratzeko eta egoera berrietara transferitzeko gai izango dira.
  • Adimen emozionala eta pentsamendu kritikoa helburu.

 Ikuspegi inklusiboa eta aniztasunaren trataera (IDU)

  • Unitate bakoitzaren hasieran helburuak argi adierazten dira.
  • Aniztasunari erantzuteko baliabideak eskaintzen ditu.
  • Talde-lana eta elkarren arteko laguntza sustatzen du.

 Ebaluazio hezigarria

  • Ikaslearen garapen osoa aintzat hartzen du.
  • Behaketan, jarraipenean eta eguneroko lanean oinarritzen da ebaluazioa: AUTORREGULAZIOA eta AUTOEBALUAZIOA.
  • Hobeto ikasteko prozesuetan jartzen da azpimarra, ez da azkenengo emaitzan soilik oinarritzen.

 Euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa

EKI DBH grafikoa

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

15.fw.png3.fw.png12.fw.png11.fw.png14.fw.png2.fw.png16.fw.png5.fw.png10.fw.png1.fw.png9.fw.png4.fw.png13.fw.png7.fw.png8.fw.png6.fw.png