• Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Agurra da ongietorria eta Andramendi, Beasaingo ikastolazaleen altzoa.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Euskaltzaleak gara, eta eskuarekin mintzatzen gara hitzak iristen ez diren lekura.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Kabitzen da mundua gure geletan, eta gure umeak mundura ateratzen dira.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Senaz sortzen dugu, sorlanak zentzatzen gaitu.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Nortasunik aberatsena, besteena bere baitan biltzen dakienarena.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Osatu nahi dugu Euskal Herria, osatuko gaituzten errealitateekin.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Munduaren abiadura hartu dugu, bizkor eta sendo.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen.

Izan ez baduzu, zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu, bere erabilera onartzen duzula. ezagutu gehiago Badakizu gehiago

Onartzen dut

Nola erabili Google cookieak erabiltzen

Cookie bat bisitatu web guneak duzu eta webgunearen zure bisita buruzko informazio gogoratzea ahalbidetzen nabigatzailea bidaliko hala nola, zure gogoko hizkuntza eta beste aukera gisa, eta horrek zure hurrengo bisita erraztu dezake eta gunea osatzen testu-zati txiki bat da lagungarria aurkituko dituzu. Cookies oso paper garrantzitsua dute, horiek gabe webean erabilera esperientzia gehiago frustrating bat izango litzatekeelako. Informazio gehiago...

oharra    menua   argazkiak   matrikula1   KIROLA

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

4- AZKEN HITZA

Lantxo honen mamia 1990ean idatzi nuen, Beasaingo Ikastolak 25 urte bete zituenean (1990ean). Ordura arteko Ikastolaren historiarekin liburu bat argitaratzeko asmoa zegoen eta nik 1974ra artekoa idatzi nuen. Hortik aurrerakoa, Alkartasuna Lizeo berriaren arokoa idazteko ardura, beste batzuek zuten baina idatzi gabe gelditu zen eta ez zen argitalpenik egin. Orain, gaurkotu eta egokitu egin dut orduan idatzia baina ez dut landu eta garatu 1974tik aurrerakoa; are gutxiago 1993tik aurrera Ikastolak izandako jarraipena. Dena dela, zertzelada batzuk aipatzea ezinbestekoa da gaur egun Beasainen Ikastolak duen jarraipena azaltzeko...

portada sarriegi1Ordutik hona gauza negargarri asko gertatu dira. 1993an, publikotasunaren aldeko izugarrizko propaganda egin eta gezur asko esan ondoren, Hezkuntza Sailak ikastolei jarri zien atakan sartu behar izan zuen Alkartasuna Lizeoak ere eta 1993ko maiatzaren 20an egindako bozketan, bazkideen gehiengo soilak (%55ek), Ikastola, nortasun, ondare, jabetza eta zuzeneko kudeaketa-eskubide guztiak galduta eskola publiko bihurtzearen aldeko botoa eman zuen. Hala ere, ordea, gehiengo soil hura, Estatutuen arabera, ez zen nahikoa kooperatiba desegiteko eta Ikastola eskola publiko bihurtzeko. Estatutuek 2/3en (%66,66) aldeko botoa eskatzen zuten horretarako eta horren aldekoek ez zuten gehiengo hori lortu. Legez ezinbestekoa zen baldintza hori ez zen bete eta Eusko Jaurlaritzaren Administrazioak, legez kanpo bereganatu zuen Alkartasuna Lizeoa. Ikastetxe hura ordura arte bezala Ikastola izan zedin nahi zutenek, auzitara jo zuten eta Tolosan emandako epaiak arrazoi eman zien. Aurkakoek, ordea, helegitea jarri zuten eta Donostiako Epaitegiak epaia berrikusi eta administrazioari “arrazoia” eman zion. Ondoren Ikastolaren aldekoek jarri zuten helegitea eta Madrileko auzitegira iritsi zen gaia (Beasaingo, Azpeitiko, Elorrioko eta Leioako Ikastolak ziren kasu horretan). Hiru urte luze zihoazen auzitan eta, azkenean, Hezkuntza Sailarekin sasi-negoziazio batzuk burutu ziren. Beasaingo kasuan, “akordio” ziztrin eta mesprezagarri baten bidez eratu zen lehengo Ikastolaren proiektuari jarraipena eman zion Beasaingo Ikastola. 130 ikasle Lizeotik atera eta haien gurasoek Beasaingo Ikastola sortu zuten Andramendi kooperatiba berria eratuta. Beste hiru herrietan ere Ikastola-proiektuek aurrera jarraitu zuten. Gaur egun jarraipeneko hori da Beasainen dagoen Ikastola bakarra: Andramendi Kooperatibak kudeatutako Beasaingo Ikastola alegia.

Alkartasuna Lizeoan gelditu zen guztia, administrazioak bereganatu zuen eta ikastetxea eskola publiko bihurtu zen, beraz, gaur egun eskola publikoa da, administrazioarena. Berehala galdu zuen batxilergo-maila eta Txindoki Institutura eraman zituzten ikasleak eta irakasleak. Txindoki Institutuari izena aldatu zioten eta orain Txindoki--Alkartasuna Institutua du izentzat. Geroztik sistema publikoko Haur-hezkuntza, DLH eta DBH izan ditu Alkartasunak. Azkenaldian, ordea, DBH eta DLH beste ikastetxe publikoekin partekatzeko eta birmoldatzeko asmoak daudela dirudi eta gurasoak protestan ikusi ditugu. Administrazioak noski, egokien iruditzen zaiona egingo du. Eskola publikoek, administrazioaren kudeaketa dutenez, administraziotik kudeatutako proiektuak dituzte eta ez dira Ikastolak. Ikastolek aldiz, Ikastola-diseinuko hezkuntza--proiektuak dituzte eta gurasoen eta bazkideen ordezkariek kudeatuak dira. Gainera, gehien-gehienak, Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea izeneko kooperatiba eratu berriko partaide dira. Beasaingo Ikastola kooperatiba horretako partaide da bere sorreratik.

Horrela dira gauzak, bakoitza den bezalakoa da eta hori ez dago ukatzerik. Tarteko biderik ez dago, bata ala bestea. Administrazioaren kudeaketa duen eskola publikoa, horixe da, eskola publikoa. Ikastola dena berriz, Ikastola da, hots, gurasoek eta bazkideek kudeatua, Ikastolen hezkuntza-proiektua duena eta orokorki Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kidea. Honekin, jende askok egiten duen Ikastola izenaren erabilpen okerra agerian jarri nahi izan dut. Bakoitzari berea da zuzenbidea.

Beasainen, 2009ko irailaren 20an

botoia1

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

10.fw.png2.fw.png6.fw.png9.fw.png13.fw.png4.fw.png3.fw.png1.fw.png12.fw.png8.fw.png7.fw.png5.fw.png16.fw.png15.fw.png11.fw.png14.fw.png