• Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Agurra da ongietorria eta Andramendi, Beasaingo ikastolazaleen altzoa.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Euskaltzaleak gara, eta eskuarekin mintzatzen gara hitzak iristen ez diren lekura.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Kabitzen da mundua gure geletan, eta gure umeak mundura ateratzen dira.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Senaz sortzen dugu, sorlanak zentzatzen gaitu.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Nortasunik aberatsena, besteena bere baitan biltzen dakienarena.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Osatu nahi dugu Euskal Herria, osatuko gaituzten errealitateekin.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Munduaren abiadura hartu dugu, bizkor eta sendo.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen.

Izan ez baduzu, zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu, bere erabilera onartzen duzula. ezagutu gehiago Badakizu gehiago

Onartzen dut

Nola erabili Google cookieak erabiltzen

Cookie bat bisitatu web guneak duzu eta webgunearen zure bisita buruzko informazio gogoratzea ahalbidetzen nabigatzailea bidaliko hala nola, zure gogoko hizkuntza eta beste aukera gisa, eta horrek zure hurrengo bisita erraztu dezake eta gunea osatzen testu-zati txiki bat da lagungarria aurkituko dituzu. Cookies oso paper garrantzitsua dute, horiek gabe webean erabilera esperientzia gehiago frustrating bat izango litzatekeelako. Informazio gehiago...

oharra    menua   argazkiak   matrikula1   KIROLA

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

2.2. HAZKUNTZA ETA LEKU-BEHARRA

Aipatutakoaren arabera, areto-gabezia zen beste arazo handia eta zetozen ikasturteetarako herri guztian bila hasi behar izan zuten, ikaslerik behintzat ez zirudien faltako zenik-eta. Hala bada, Andre Mari kalearen eta Erauskin kalearen artean, “Gurutze erako etxe edo dorrea” (Erauskin kaleko 4.ena) eraiki berria zen Joan Kruz Olano jn.aren soroan eta bere jabetzan gelditu zitzaizkion etxearen beheko aldeak. Gurutzearen lau besoek bazuten altuerarik beheko aldean tarteko oin bat ateratzeko...

portada sarriegi1Beraz, 1966-67 ikasturtea ere, esan bezala San Inazio kaleko gelan hasi arren, zorionez, 1992 ingurura arte ordukoak bikoiztuta erabili izan ziren Olanoren gurutze erako etxeko geletara (Erauskin kaleko 4.era) pasatu ziren 1966ko abenduaren 9an eta 4 ikasgela prestatuetatik 2, berehala bete zituzten. Ikasturtea aurrera joan ahala, ordea, 85 ikasle izatera iritsi ziren eta prestatutako ikasgelak betetzen joan ziren. Han jada, orduko OHOko 1. maila eman zuen Iñake Irastortzak eta Eskolaurrekoekin jarraitu zuen Ixabel Olanok. Hura izan zen Ikastolaren Ikastetxe Nagusia hainbat urtetan zehar. Eta Nagusia badiogu, beste apalago batzuk aldi berean izan zituelako diogu. Izan zituen eta 25 urte geroago ere izaten jarraitzen zuen, baina horretaz aurrerago ere zerbait esango da.

Ikasturte berori aurrera joan ahala, Maria Jesus Arratibel andereño laguntzailea hasi zen Ixabel Olanorekin praktikak egiten eta luzaro gabe Amaia Arrese. Berehala iritsi ziren beraz 4 andereñoak Olanoren gurutze erako etxeko 4 ikasgelak betetzera, baina ikasle nahiz irakasle gehiagoren sarrerak hartzeko, eskerrak bertan hazteko modua izan zuten!

Baina, Beasaingo herria luzea da. la hiru kilometroko luzera du bere hiriguneak. Egunean zehar joan-etorrietan hiruzpalau kilometro edo gehiago egin behar zituzten hiru urteko ume ugari zen, horrek beren amentzat batez ere, sortzen zituen zailtasunekin. Hala bada, hortik etorri zen goiko auzoan (Foru kalean) eta Ezkiaga auzoan txikientzako gela gutxi batzuz hornitutako sukurtsalak irekitzea.

1968-69 Ikasturtean On Jesus Dorronsororen etxean (Jose Migel Iturriotz kaleko 26an), ireki zen lehen sukurtsala 15 umerekin Maria Anjeles Garmendia andereño laguntzailearekin. Geroago, Joan XXIII.aren kaleko Guraso Elkartearen behebarruko gelara pasatu zen eta auzo hartako Eskolaurre-mailako ume guztiak biltzen ziren bertan irakasle baten ardurapean. Gehiena izan zituenean, 30en bat ume izan zituen eta 1977an utzi egin zen ikasgela balioaniztun hura.

1971-72 ikasturtean berriz, Foru kaleko Arozbi zurgindegiaren gaineko Joan Ignazio Oiarbideren etxebizitzetako batean (1.ean) ireki zen goialdeko edo mendebaldeko sukurtsala, Maria Jose Azkarate andereño laguntzailearen ardurapean 3, 4 eta 5 urteko 35 umerekin. Horrek, hazkuntza handiagoa izan zuen eta 2 ikasgela izatera iritsi ziren hurrengo urtean 2 andereñorekin. Zenbait urtez hala jarraitu zuen eta 45 ume edo gehiago bildu zituen bertan. Gainera, beste bolada batean, Andramendiko garajeetan ere (Foru kalean) izan ziren behin-behineko ikasgelak. Gero haiek utzi arren, urte askotan zehar, OHOko 3. mailako bi ikasgela, Florentzio Axpe kaleko prefabrikatuetan izan zituen Ikastolak.

Horietan eskolatutako umeak, sei urterekin biltzen ziren Olanoren etxeko Ikastola Nagusira OHOko 1. ikasmailan ikasteko.

botoia1

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

14.fw.png5.fw.png3.fw.png2.fw.png9.fw.png1.fw.png11.fw.png7.fw.png8.fw.png4.fw.png10.fw.png16.fw.png6.fw.png12.fw.png13.fw.png15.fw.png