• Lege berria,antolamendu berria

    3.4. LEGE BERRIA, ANTOLAMENDU BERRIA

    Parrokiaren babespean jarrita, sortuz geroztik hazten jarraitzen zuen Beasaingo Ikastolak.23...

  • Legeztapena eta federazioa

    2.3. LEGEZTAPENA ETA FEDERAZIOA

    Ikastolak, Beasainen eta beste herrietan, ezkutuan sortu ziren, legez kanpo, orduan eta noiznahi ere horrek eskatzen duen ausardiarekin. Pentsatu, besteak beste, umeen etorkizuna zegoela jokoan. Orduko Francoren Diktadurak, etsaien sehaskatzat hartu zituen hasiera-hasieratik eta gaur egun oraindik ere, urte asko iragan ondoren, halatsu ikusten dituzte espainiar nazionalistek. Ondorioz, ahal ziren traba, langa, oztopo eta eragozpen guztiak jartzen saiatzen ziren Agintariak. Bestalde, oso zaila ere ez zen. Ahal zen moduan sortuak ziren...

  • Nor gara?

    EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN ELKARTEKO KOOPERATIBA. Beasaingo Ikastola Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko ikastola da sortzetik. 108 Ikastola gara Euskal Herri osoan, 54.000 ikasle eta 4.500 irakasle biltzen duen proiektua.

  • Pedagogia

    2.6. PEDAGOGIA

    Zailtasun eta ezintasunak gorabehera, matrikulak urtetik urtera hazteak ematen zuen poza zegoen bitarteko, baina horrek aldi berean, ikasleei erantzun jatorra eta era egokian eman beharra zekarren. Bestalde, ordea, herrian zehar zabaltzen ziren berri maxiatzaile “interesaturik” ere ez zen falta, alegia, umeek eguna jolasean eta kantuan pasatzen zutela eta ez zirela behar bezala eskolatzen. Beste ikastetxeetakoek “aritmetikako lau erregela” famatuak bazekizkiten adinean, Ikastolakoekbatuketak egiten ere ozta-ozta zekitela alegia...

  • Udalekuak

    2.4. UDALEKUAK

    Ikastolek edo Ikastolen inguruko ekintzaileek sortutako ekintza berezi--berezietako bat, udalekuena da. Beasain bezalako industrialde ertain nahiz handiko herrietan, familia erdaldun edo erdi-euskaldunetako haurrak ere berehala hasi ziren Ikastoletan matrikulatzen. Horrek noski, ikasle haiek euskararik ikastekotan, ikasgelaz kanpo ere, etxean lor ezin zezaketen euskara-erabilpena beren eguneroko gauzetan nola-hala bermatu beharra zegoela ikusi zen...

  • Zuzendaritza

    3.7. ZUZENDARITZA

    1967-68 ikasturtean sortutako Alkartasuna Akademiak, hain gauza gutxi izaki (3. eta 4. Oinarrizko Batxilergoko bi taldetxo), ez zuen Zuzendaritza formalaren behar handirik izan. Hurrengo ikasturtean aldiz (1968-69), orduko 3. , 4., eta 5. batxilergoko 3 talderekin, Maria Jose Azurmendi Lizentziatua izan zuen Zuzendari Alkartasuna Lizeoak eta era horretan jarraitu zuen hurrengo ikasturtean ere (1969-70). Maria Jose joatean, ordea, (1970-71 ikasturtean--edo), ez zen Zuzendaritza pertsonalik eratu, praktikan irakasle batzuk guraso aurrerazaleren batekin gauzak koordinatu eta aurrera eramaten aritu arren. Horrela iraun zuen 1974ko baterakuntza burutu arte eta 1974-75 ikasturtean, Jose Luis Alustiza izendatu zen Zuzendari. 1975ean Patxi Plazaolak jarraitu zion karguan...

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

4.fw.png6.fw.png14.fw.png9.fw.png15.fw.png7.fw.png10.fw.png12.fw.png5.fw.png3.fw.png2.fw.png13.fw.png11.fw.png8.fw.png1.fw.png16.fw.png