Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 
IKASTURTEA IKASLEAK IRAKASLEAK AURREKONTUA
1964-65 25 1
1965-66 47 1
1966-67 56/85 2-(3)24 188.090
1967-68 120/130 4 360.250
1968-69 215/230 7/8 454.168
1969-70 293/314 9/10 570.668
1970-71 353 11
1971-72 420 13 1.628.014
1972-73 452 17 1.895.00025
1973-74 450 1626
1974-75 716+16 Batx.27

Ikasleen kuotak adibidez, 100 pta. ingurukoak ziren hasieran. Ezin zezaketen gurasoei gutxiago kobratzen zitzaien eta dohainik ikasten aritutako ikaslerik ere izan zen noski. Bolada luze batean gutxieneko kuota eta borondatezkoa mantendu egin ziren. 1972-73 Ikasturtean adibidez, 250 pta. zen Eskolaurreko kuota eta 300 pta. OHOkoa. 170 gurasok gutxieneko hori ordaintzen zuten, baina beste 115ek gehiago ordaintzen zuten.

1970era arte egitura modu bat izan zuten ikasketek eta handik aurrera beste bat. Villar Palasi jn. Espainiako Hezkuntza Ministro zela, 1970ean “Hezkuntzako Liburu Zuria” argitaratu zen eta bere edukia Lege bihurtu.

1970az aurretik

Eskolaurrea Oinarrizko Lehen Maila Batxilergoa Goi-mailako Batxilergoa Unibertsitate aurrekoa (Preu)
3 urte 4 urte 4 urte 2 urte urte 1

1970az geroztik

Eskolaurrea Oinarrizko Hezkuntza Orokorra Batxilergo Balioaniztun Bateratua Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea
3 urte 8 urte 3 urte urte 1

OHO eta BBB-UBI (erdarazko EGB eta BUP-COU) siglak beraz, orduantxe sortu ziren.28

Egitura-aldaketa berri horrek, aukera paregabea eskaini zion Ikastolari, 1965ean 4 urterekin hasitako umeek, orduantxe 9 urte zituztelako eta lehengo Oinarrizko Batxilergoa hasteko kezkak ere bazirelako. Birmoldaketa berri horrekin, ordea, 14 urtera arteko eskola (OHO osorik) jar zitekeen Ikastolan aro oso bat burutuz, baina horretarako ikastetxeak gutxieneko baldintza batzuk bete behar zituen eta irakaslegoak ere bai.

Bestalde, jadanik martxan jarria zen Alkartasuna Lizeoak, Batxilergoa jarria zuen eta 1969-70ean batxilergoko 3.etik abiatu bazen ere, bi urte geroago, 5.a eta 6.a finkatu zituen, ikasketak espainieraz izan arren. Batxilergoaren 4.erainokoa beste leku batzuetan ere erraz samar ematen zuten, baina 6.era artekoa ez zen edonon ematen. Lege horren ondoren beraz, Beasaingo kasuan garbi gelditu zen Ikastolako ikasleek Ikastolan, teorian behintzat OHO osorik egin ahal izango zutela eta Lizeoan BBB eta UBI. Horrek, ordea, bestelako arazorik ere sortu zuen.

Alde batetik ikasgela-arazoa. Olanoren gurutze erako etxean zeuden 12 ikasgelak, gauza handia ziren 1966an, baina ez 1971-72 ikasturtean, beraz, eraikin hura ez zen gai Eskolaurrea eta OHO osorik hartzeko. Bestalde, Eskualde edo Bailarako Ikastola txiki askok, ezin zezaketen OHO osorako baimenik lortu eta Estatuak bere Eskola Publikoen Kontzentraziora jo zuenez, haietara herritik kanpora irten edota Beasaingo Ikastolara edo Ordiziako Ikastolara jo beste erremediorik ez zuten. Batzuek OHOko 3.ean edo 4.ean eta beste batzuek aldiz, 5.ean edo 6.ean. Ikasmaila bat legeztatuta egoteak, ikasleei Eskolatze Kartilla (Cartilla de Escolaridad) ematea esan nahi zuen eta legeztatu gabe egoteak berriz, kartilla ezin emana eta sasiko egoera.

Zorionez hor zegoen jada Alkartasuna Lizeoa eta nola herritarrek hala eskualdekoek, hor izan zuten beren ikasketen jarraipena, batzuek mailarengatik eta besteek lekuarengatik. Bestalde, Batxilergoak bere bideari jarraitu zion.

Kanporako konponbidea izan arren ordea, barrurako antolamendu--mugak ez ziren ongi finkatu eta adibidez, urte horietan Lizeo zaharrean zeuden ikasgela batzuk (Beasaingo Ikastolako OHOkoak), legez Ikastolako administraziokoak izan ziren eta goragoko mailetakoak aldiz Alkartasuna Lizeokoak baina praktikan administratzerakoan denak Lizeokoak.

Eskolaurrea edo “Jardin de la Infancia” zelako hura legeztatu eta Lehen Mailako Irakaskuntzako (Primariako) lehen mailak (10 urtera artekoak) legeztatuak izan arren, OHO iristean, jarraipena ez zegoen legeztatuta. 1971-72an adibidez, OHOko 3., 4. eta 5. mailen legeztapena izapidetzen zebiltzan Beasaingo Ikastola (Escuela Parroquial Ntra. Sra. de Loinaz) eta Alkartasuna Lizeoa (Liceo Alkartasuna). Ikasgelekin arazoak zeuden, baina irakasleen tituluekin askoz ere handiagoak. Ikastola guztietan bezala, Beasaingoan ere, Magisterio Titulu gabeko Laguntzaile euskaldun ugari baitzegoen. Gainera, eskualdeko herrietatik zetozen ikasleen egoerari ere erantzun beharra zegoen.

_______________________________________________________________________

23 Ondoren azaltzen diren datuak, zenbait aurrekontu soltetatik, etab., bildutakoak dira, baina ez dira guztiz zehatzak. Gutxi gorabehera erabiltzeko balio dute, baina ez hala zuhurki erabiltzeko.

24 Parentesi arteko irakasle-kopuruek, praktikatan hasi eta gero bertan irakasle gelditutakoekin osatutako kopurua adierazten dute. Garai hartan oso ohikoa zen jokabide hori, laguntzaileekin batez ere.

25 Zifra hau ez da erabat fidagarria, paperetan ez baita esaten beti garbi aurrekontuak ala balantzeak diren.

26 Beherako hori ez zen Ikasle‑murrizketa izan. Zaharrenak Lizeora pasatzen hasi ziren eta hango administrazioan sartu zirenez, ez ziren jada Ikastolan zenbatzen Lizeoan baizik.

27 1974‑75 Ikasturtean, bi proiektuak bateratu ondoren, OHOko 712 ikasle eta Batxilergoko 16 zituen Alkartasuna Lizeo bateratuak. Datu hori ez da aurrekoekin konparagarria, Eskualdeko ikasleak ere sartuta daude‑eta.

28 Elgoibarko Ikastola. 25 urteurrena, 25. or.

botoia1

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

9.fw.png7.fw.png11.fw.png15.fw.png10.fw.png4.fw.png14.fw.png6.fw.png13.fw.png5.fw.png16.fw.png8.fw.png12.fw.png2.fw.png3.fw.png1.fw.png