Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

portada sarriegi1Ikastola bera hasi aurretik, nolahalako udaleku kristau euskaldun modukoa sortu zen 1963an eta Etxegarateko kanpinean eratu zen urte hartan. Ondoren, herriz herri aldatu zen urtez urte eta azkenik, Lasalletarren Errioxako San Asensioko ikastetxean kokatu zen, hogei urte geroago ere uztailean zehar bi txandatan 200 ikasle inguru bildu izan zituena alegia.

Hasierako gurasoen eta Donjeren arteko ekintza hura, ikastolak zeharo bultzatua gertatu zen eta orduko irakasle batzuen nahiz geroagoko monitore edo arduradunen ezinbesteko laguntzarekin garapen eta iraupen harrigarria izan zuen. Hasieran Eskolaurre-mailakoentzat (5 urteko umeentzat) izan zena, gero OHO osoko ume eta gaztetxoentzat zabaltzera iritsi zen. Hona hemen urtez urte izandako kokalekuak:

1963 Etxegarate (Gipuzkoa) 1970 Lizoain (Nafarroa)
1964 Estibalitz (Araba) 1971 Angosto (Araba)
1965 ez zen izan 1972 Lizarra (Beneditarrak) (Nafarroa)
1966 Artieda (Nafarroa) 1973 Arbelda (Eskolapioak) (Errioxa)
1967 Egozkue (Ikastola) (Nafarroa) 1974 LogroƱo (Aita Zuriak) (Errioxa)
1968 Artzoz (Nafarroa) 1975 id. id.
1969 Lizoain (Parroki Etxea) (Nafarroa) 1976 San Asensio (Lasalletarrak)(Errioxa) (1990.eko hamarkadara arte)

1970. urtetik aurrera ere, Lizoaingo udalekuak ere iraun egin zuen zenbait urtetan, Beasaingo Ikastolako umerik txikienekin. Bolada batean, udalekuekin ere izan zen taldekeriazko tirabirarik baina gerora finkatzen joan ziren denak. Herriko antolamendu hutsez burututako udaleku horiez gainera, gerora ugari izan ziren, bai Ikastolen Elkarteak berak antolatuak, bai beste erakunde batzuek antolatuak.

Hemen argi eta garbi esan beharra dago, udalekuetako ekintza horretan, garai hartan eta geroxeago ere, hainbat eta hainbat gurasok, diruz ordaintzeaz gainera, makina bat lan egin behar izaten zutela, bai etxe-antolaketan, altzari--garraioan, garbiketan, etab. Gainera gero, etxekoandre anitzek bertan jardun behar izaten zuten musutruk hango lanak egiten eta, aldi berean, irakasleak berak ziren umeen arduradun legez joan eta mila eratako lanak egiten zituztenak, ez orain bezala aparteko monitore edo arduradunak. Kemen eta gar horrekin funtzionatzen zen eta horregatik atera ziren aurrera Ikastolak.

Gaur aldiz, Herri-erakundeek berek udalekuak antolatzeaz gainera, horrela antolatutakoei ere diru-laguntzak ematen dizkiete.

botoia1

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

14.fw.png16.fw.png7.fw.png5.fw.png1.fw.png13.fw.png4.fw.png12.fw.png10.fw.png15.fw.png2.fw.png9.fw.png11.fw.png3.fw.png6.fw.png8.fw.png