ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

2.fw.png9.fw.png13.fw.png5.fw.png4.fw.png7.fw.png14.fw.png11.fw.png10.fw.png15.fw.png8.fw.png12.fw.png3.fw.png1.fw.png6.fw.png

Elkarkidetzan

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

Ikasle bat hezteko herri oso baten elkarkidetza eta elkarlana behar da.

 

 

ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP. Elkartea.  Helburu hori erdiesteko, lehenik eta behin, EHIko -Euskal Herri osoan diharduen europar kooperatibako- partaide da, eta Gipuzkoan Foru Aldundiak  bereziki babesten dituen koperatibetako bat, eta Herri onurako  kooperatiba izaera aitortutakoa. ANDRAMENDI, aldi berean, beste kooperatiba elkarte batzuetako kide ere bada, hala nola, Erkidekoa eta Oinarrikoa ere. Horiek horrela, ORKLI eta ANPO kooperatiben diru-laguntzak jaso ohi ditu.

Guraso-kooperatiba den neurrian, ANDRAMENDIk Beasaingo Ikastolako ikasleen eta familien beharrizenei erantzuteko bere Hezkuntza Proiektuan eta Kooperatiben balore eta oinarrietan errotutako zerbitzuak, proiektuak eta lan-antolaketak sortu edota eragin ditu. Euskara eta euskal kultura bultzatzeaz bat elkarbizitza, parekidetasuna, familia-kontziliazoa, kulturartekotasuna eta osasuna eta ekologiaren arloan.                                                                   

Horretarako, hainbat unibertsitare eta erakunderekin hitzarmenak sinatu ditu Beasaingo Ikastolan praktikak egin nahi duten ikasleei harrera egiteko. Gure irakasleetako batzuk aurrena praktika hauetan trebatu dira eta gure lankide bihurtu dira. ( EHU, MU, Valentziako Unibertsitateko irakasle-eskolak eta beste hainbat fakultate, Oianguren Institutuko Haur Hezkuntzako zikloa, Pausoka programa bidez Aspace eta Atzegirekin antolatutako zerbitzu okupazionala).

Andramediko bazkideek, Beasaingo Ikastolako langileek eta familiek kooperatiba sena eta formakuntza jaso eta elkarbanatuz osatzen dugu gure antolaketa. Horretarako, aspaldian MUarekin batera lankidetzan ari gara gure antolaketa hobetzen eta EHIko eta Erkideko formakuntzak partekatzen ditugu denon artean, alde batera utzi gabe Hezkuntza Saileko Berritzegunearen partaidetza.

Beste alde batetik, euskara eta euskal kultura indartzeko eta gure artean zabaltzeko, KULTURARTEKOTASUN ikuspegia txertatua dugu gure Hezkuntza Proiektuan, Hizkuntza-proiektuan eta baita gure harreman-sarean ere. Hori dela eta bultzatzen dugu  gaur egungo euskaldun eleanitzek aintzat hartzea beste ama-hizkuntza batekin gure ikastolaratzen diren familiak. Gure inguruan euskara erakusteko dauden erakundeekin dugun ohiko harremanez gain, hitzarmen bereziak ditugu ELDUAIEN akademiarekin eta baita CUID-UNEDekin ere, gure bazkideek, langileek, familiek eta ikasleek euskara ez diren beste hizkuntza batzuetan ere bere maila akreditatu ahal izan dezaten.

Talde-lan kooperatiboa, Euskal Herri osoko proiektu euskaldun eta euskaltzale izateak eta lurrarekiko loturak identifikatzen gaituzte. Ekonomia eta ekologia, osasuna eta ekologia eta hizkuntzen eta herrien arteko oreka bultzatzeko, munduarekiko arreta eta ardura itzuli nahi dio ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP. ELK.ak  jangela ekologikoa du eta gertuko hornitzaileekin lan egiten du, modu horretan, gure inguruan ere eraginez. EKOLAPIKO proiektuan parte hartu du eta bere esperientzia partekatu du beste ikastetxe eta kooperatibetako jangelen antolaketan.

ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP. ELK.a Hezkuntza Sailak baimendutako kooperatiba laikoa da eta Beasaingo Udalarekin espazioak partekatzen dituen hitzarmena sinatua du.

 
     
  52640793789 cb364692e1 c  

 

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

12.fw.png16.fw.png9.fw.png5.fw.png10.fw.png11.fw.png14.fw.png15.fw.png2.fw.png3.fw.png6.fw.png1.fw.png4.fw.png7.fw.png13.fw.png8.fw.png