Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
jolasa1

Jaiotzetik eskolara bidean, garatzen eta indartzen den jarduera da jolasa. Umeak jolasean lortzen duen kontzentrazio mailarik helduen artean lortzea zaila da.
Jolasa, izan, haurrak, ustez, helburu gabe, jolasagatik egiten duen edozein ariketa da, Jolasak ez du berezko araurik, jolasean ari direnak adostutakoak ez badira. Haurrak paper zein plastikozko janariekin otorduak prestatzen dituenean, panpinekin amatan jolas egiten duenean, badaki jolasean ari dena, eta oso ondo daki jostailuak, trapuak, paperak….ez direla janari edo egiazko umeak. Jolas egin nahi du, bere arau propioen mugak ezagutzeko edota gainditzeko Jolasa, beraz, finean, ariketa sinbolikoa da.

Sinbolizazio hau, gerora, rol-jolasetan garatzen da : lapur-ertzaina, aita eta ama, andereño…jolasetan. Rol jolas hauetan, umea bera bilakatzen da sinbolo, ahazten ez duen arren, inolaz, jolasean ari dena.

JOLASAREN ARO NAGUSIAK eta JOLAS EGITEKO MODUAK

Jolasak, lehenik eta behin, umearentzat atsegin-iturri izan behar du; gainera, hurrenez hurren, bere gorputza ezagutzen eta kontrolatzeko eta ingurunea eta giza harremanetaz jabetzeko ere baliagarria izango zaie; finean, bere izaera eraikitzeko ezinbestekoa gertatuko da.

OINEZ ikasi aurretik, nagusiki, amarekin eta helduarekin harremanetan, sortzen dituen jolasak ditu atsegin, baita, begira egoteko eta entzuteko balio duten jostailuak, esku artean erabili edo ahora eramatekoak, edo baita gauza afektiboak ( animalia itxurakoak panpina edo trapuak )

Baina umeak ez du helduekin bakarrik jolas egiten. Bere gisara ere entretenitzen da. Eten gabe dihardu ariketa fisikoetan, atsegingarri zaizkiolako. Bere gorputza aztertzen du hariketa hauen bidez, zentzumen guztiekin eta zentzumen horietaz baliatuz arakatzen du bere ingurunea ere. Hala ere, beti behar du helduaren gertutasuna. Bakarrik egoteko ere nahiago du eta bere modura eskatzen du helduen babesa.

OINEZ hasten denean, mugimenduzko jolasak eta mugimendua eragiten duten jostailuak, beti bere gorpuzkeraren neurrirako egokiak direnak eta gorputza eta inguruaz jabetzeko baliagarriak direnak ; manipulazio jolasekin ( urarekin, harearekin, buztinarekin, plastilinarekin …..) ukitzeko premia asetzen du.

HIZKETAN HASTEAN beste jolas batzuetaz baliatzen da sozializatzeko : Musikarekin, aditasunarekin, edo imitazioarekin lotutako jolasek aurrena.

Urtebete inguru duenean, umeak ikasten du helduak imitatzen Panpinak, hizketaldi telefonikoak, auto gidaketak…Imitatzeari ekingo dio aurrerantzean eta geroxeago, rol-jolasek laguntzen dute harremanak garatzen.

JOLASA eta IKASKETAREN artean

HURRENGO aro batean tresnen erabilerak ( pintzelak, puntura, errotulagailu edo arkatzak ) umeak irudimena askatzeko baliagarri diren heinean, jolas izaten jarraitzen dute . Jolasaren gaia, forma edo helburuari arauak ezartzen zaizkion heinean, jolas izatetik ikasketa izatera pasatzen dira.

Gauza berbera gertatzen da liburuekin : haurra irudien bidez bere historia sortzen duen heinean, jolasean ari da; ipuin bat entzuten duen heinean, adi dago… baina ez da jolasean ari.

JOLASAREN ALDERDI SOZIALA

Umeak, jolas egitean beste haurrekin egingo du topo berehalakoan.

Umetxoak badu beste umeekiko jakin-nahirik, baina bi urte t’erdiak bitarte, gutxi gora behera, ez da beraiekin jolasean hasten. Horretarako, aurrena, jolas paraleloa garatzen da. Ume bakoitza bakarka ari da jolasean, beste ume batzuen artean. Hasiera batean, ez da ume arteko harremanik sortzen jostailuren bat eskuratzeko tira-birak ez bada.

Geroxeago, beste aro bat dator. Elkarrekin jolas egitearena : umeek elkarrekin jolas egiten dute , jolas berean dabiltza. Bat mozorrotzen bada, gainerakoak ere bai. Jolas berean ari dira, baina askotan, bakoitza bere gisara, besteekin komunikatu gabe.

Hiru urte inguruan , jolas kooperatibo deitzen denaz baliatzen dira. Umeak antolatu egiten dira jolas egiteko, jostailuak trukatuz, rolak banatuz.

Bideari ekin diote, eta hurrena, jolas arautuak etorriko dira, jolas formalak.

JOLASAREN EGINKIZUNAK

Honi buruz iritzi asko dago. Jolasaren eginkizunak ere asko direlako, besteak beste.

1.- Alde batetik, jolasaren egitekoetako bat : AURRE-HARTZEA da. Alegia, haurrak heltzen denean beharrezko dituen eginkizunen sena garatzeko baliagarriak.

2.- Jolasak, Fikzio eta objektu sinbolikoei esker, jarduera intelektualaren oinarrian dagoen simulazioa garatzen du : honela jasotzen dira ezaupideak

3.- Arauekin jolas egiten duenean,. Eta arau horiek, bere premien arabera, aldatzen dituenean, haurrak, aurre egiteko beharrezkoa duen arrakasta bermatzen ikasten du.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

15.fw.png11.fw.png1.fw.png3.fw.png2.fw.png13.fw.png5.fw.png6.fw.png9.fw.png7.fw.png10.fw.png8.fw.png4.fw.png12.fw.png14.fw.png