Liburu eguna

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

PROSA

ikastolako saridunak 2020Eneko Goñi / B Maila. Izenburua: Thanatosen deia
Izengoitia: Okami
Atala: Prosa
Maila: ​B

THANATOSEN DEIA

Bi pertsona mota daudela esaten da:

Batetik, bizi nahi dutenak, Eros jainkoak gidatuak.

Eta bestetik, hil nahi dutenak, Thanatos jainkoak gidatuak.

“Lagundu” - esan zidan nire etxea dagoen eraikinaren teilatuan ikusi nuen neskak. Orduan berarengana hurbildu nintzen botako ote zen beldurrez, baina zerbaiti edo norbaiti itxaroten bezala zegoela ematen zuen... Gogoa bazuen ere, ez zen botatzeko gai, edo hori uste nuen behintzat. Laguntzaren bat lortzeko zain zegoen, bizi egin nahi zuen bere barnean. Ez nengoen ziur zergatik joan nintzen teilatu horretara, baina zerbaitek bultzatu ninduen. Eta seguru nengoen neska hori ikusi beharra neukala.

Gerturatu ahala, neska hor nengoela konturatu zen eta negarrez hasi zen malko triste batzuk ateratzen zitzaizkiolarik. Malko hauek bakardadea, tristura eta zoriontasuna transmititzen zuten. Nik lasaitasuna eskaini nion, edo agian esperantza bat. Berarengana joan nintzen eta eskutik heldu nion. Bere eskuak hotz-hotzak zeuden, eta azal txuri-txuria zuen. Nik ertzetik joateko tira egin nion eskutik helduta, baina bera geldirik gelditu zen. Han gelditu nahi zuen, baina nik azkenean tira egin nion. Ez nuen botako zela ere pentsatu nahi. Bere begirada oso iluna zen, baina niri begiratzen zidan bakoitzean zerbait aldatzen zen begi horietan, zuzenean begiratzen ninduen aldiro jada banekien aspalditik niri itxaroten ari zela. Neskak bakarrik ez uzteko eskatu zidan:

-Ez nazazu bakarrik utzi...

Hori entzutean besarkatu egin nuen, eta berarengandik lasaitasun triste bat sentitu nuen. Seguru sentitzen zen nirekin.

Ezagutu nuen egun hartatik aurrera, nire bihotz guztia berari zabaldu nion. Eta nik, bere aire aire hotza nirekin sentitzen nuen. Horrela, nirekin bizitzera eraman nuen neska. Baina berari begiratzen nion bakoitzean, bere begirada bakarti hark zalantzak sorrarazten zizkidan. Egunak pasa ahala, bere hoztasuna transmititzen zidan... eta nik, nire berotasunean bere hoztasunarekin bizitzen ikasi nuen.

Beste egun guztiak bezalako egun batean, esnatu nintzenean, beti bezala gosaria prestatzera joan nintzen, eta neskari deitu nion. Baina berak ez zidan erantzun, eta etxean zehar begiratzera joan nintzen... Orduan, mugikorrera mezu bat iritsi zitzaidan... “Agur” esaten zuen mezu bat. Hitz hori nahikoa izan zen behar nuen guztia ulertzeko, eta korrika bere bila irten nintzen. Eta etxetik atera nintzenean, han ikusi nuen neska soka bat bere lepoan jarria zuela etxearen kanpoko poste batera loturik... Oraingoan ere, zuzenean begiratu eta berriro “lagundu” xuxurlatu zidan. Eskua luzatu zidan, eta nik azkar heldu nion lehen egunean ez bezala.

Beldur handia sentitu nuen bere eskuetan, bere eskuak eta bere begiak ez baitziren berdinak. Ez nuen ulertu, zergatik deitu zidan berriz hori egiteko asmoa bazuen? Zergatik ez egin eta behingoz bukatu? Zergatik zeukan orain beldurra?

Bera geldirik gelditu zen eta nik soka kendu eta etxera sartu nuen. Hori egitean, muxu bat eman zidan, inoiz sentitu dudan muxu hotzena, bai... baina maitasunez betetako muxu bat.

Berarekin hitz egin nuen mundu mailan oraindik ere tabua den, eta oraindik ere ozen honetaz hitz egin ezin den gai honi buruz:

- Zergatik hil nahi duzu? - galdetu nion.

- Zurekin nagoelako - erantzun zidan, begietara zuzen begiratuz.

Nire beroa jan zuen esaldia izan zen hura.

Neskak ez ninduen ni bakarrik nintzena bezala ikusten... Esaten ez zidan zerbait zegoen? Edota bestela maitasunaren eragina ote zen?

Baina edozer gauza esanda ere ezin nuen bakarrik utzi. Maite nuen, eta berarengana erakartzen ninduen indar indartsu bat nitaz jabetuta zegoen, azaldu ezin dezakedan zerbait, baina beti berarekin egotera bultzatzen ninduen zerbait zegoen. Indar berezi hark nire beroa jaten zuen, eta neskaren hotza sentitzea eragiten zidan. Eta berari, irribarre egin ezin zuen neskari, nire bihotza eta nire berotasuna berriz eskaintzeko prestatu nintzen, horrek hotza bakarrik sentitzera eramaten ninduen arren. Izan ere, banekien sentimendu hori nire parte zela.

Berarekin lo egiten hasi nintzen, eta gauetan bere aurpegiak oraindik tristea zirudien. Pentsatzen hasi nintzen zer egin nezakeen bere poztasuna berreskuratzeko. Oheratzen nintzen aldiro, hurrengo egunean berari esperantza txiki bat eskaintzeko prest nengoen.

Handik goiz batzuetara, esnatu bezain laster, bakarrik nengoela ikusi nuen, eta zuzenean korrika etxean barrena bere bila hasi nintzen. Sofan aurkitu nuen, sukaldeko labana batekin ni noiz etortzeko zain. Negarrez zegoen, bere aurpegi zuria malkoz Zuzenean labana eskuetatik kendu eta bere eskuak hartu nituen berriz... Izan ere, horretaz behingoz hitz egiteko ordua zen.

Begietara zuzen begiratu eta hauxe esan nion:

-Ez egin negar gehiago... Ziur nago biok batera egonda poztasuna aurkituko dugula. Eta irribarrerik ezin duzun egun horietan maitasunez argituko zaitut. Gauak zure argia lapurtu aurretik agintzen dizutzure bi eskuak hartuko ditudala. Eta beldurra duzun egun horietan, mina sentitzen duzun egun horietan, elkarrekin egongo gara.

Berak ordea, besterik gabe hau erantzun zidan begietara begira:

-Lagundu hiltzen.

Berak esperantzaz begiratu ninduen, baina ez zen nik eman nahi nion esperantza hura. Orduan konturatu nintzen maite ninduela, baina berarentzat ez nintzen bizitza emateko laguntzailea, alderantziz baizik. Berak “lagundu” esaten zuen momentu guztietan hiltzen laguntzea nahi zuen. Berarentzat ni nintzen bere Thanatos.

Handik aurrera askotan saiatu zen bere burua hiltzen, baina aldez aurretik niri abisatzen zidan, izan ere, nik berari laguntzea nahi baitzuen. Nik, bere aingeru beltzak eta lasaitasuna ematen zion pertsonak.

Baina nik ezin nuen hori egin, ezin nion horretan lagundu. Desesperatuta eta etsita sentitzen nintzen, lagundu ezin niolako eta berak sentitzen zuena ulertu ezin nuelako.

Askotan begietara elkarri zuzen begiratzen genionean, berak bere begirada jaisten zuen, eta nik ikusten ez nituen gauzak ikusten zituela nabaritu nuen, eta gorroto nuen hori. Pixkanaka, nire gorputza hoztasunez betetzen zen, eta pixkanaka, inguratzen ninduen berotasun guztia desagertuz joan zen. Azkenerako, neskarekin bakarrik egotean egin nezakeela irribarre jabetu nintzen. Geroz eta aire hotz gehiago sentitzen nuen nire barnean, eta egunetik egunera gehiago ernegatzen ninduen. Bestalde, esperantza eman nahian berari eskua hartzen saiatzen nintzen, baina berak eskua kentzen zidan.

Azkenerako, etsi egin nuen. Eta bera bezala pentsatzen hasi nintzela jabetu nintzen. Horrela konturatu nintzen neskak ez zuela berari hiltzen laguntzea nahi. Bere begiek bakardadea islatzen zuten, eta horien esanahia berarekin bat egitea zen, biok elkartuz haize-bolada bihurtzea.

Azkenean, egun batean, nire buruarekin gehiago ezin nuela, hau atera zitzaidan:

-Gorrotoa sentitzeaz nazkatuta nago. Gauza bat esan nahi dut...

-Dena bukatu nahi dut -bukatu zuen berak esaldia, begietara zuzenean begiratuz.

Eta hori esatean, bere aurpegian azkenean irribarre egin zuela ikusi nuen. Benetako irribarre alai bat. Irribarrerik egiten ez zuen neskak, lehen aldiz, irribarre egin zuen.

Eta momentu hartan, neskak hau esan zidan:

-Nirekin batera mundu hau utzi nahi al duzu?

-Zer? -erantzun nion

-Elkar gaitezen biok betirako -esan zidan.

Orduan dena ulertu nuen. Irribarre egin ezin nezakeen egun horietan, berak bakardadea jasatea eragin zidan, eta saminez botatzen nituen malkoak bere irribarrean desagertzen ziren. Orduan biok eskutik heldu genion elkarri, eta berak ikus zitzakeen gauza berdinak ikusten hasi nintzen. Aurretik irribarrea kenduarazi eta hotzez bete ninduen neskak berotasuna itzuli eta irribarrea bueltatu zidan. Berriz ere, benetako sentimendu guztiak sentitu nituen. Biok eskutik heldu ginenean, eta begietara begiratzean, batera esan genuen: “Goazen salto egitera, goazen biok elkartzera!”

Heriotzaz maitemindu naiz. Antza denez, hori izan zen nire patua. Eta dena hasi zen lekuan bukatzea erabaki dugu. Neska eta biok, aurkitu nuen leku berdinera joan gara, nire etxeko eraikinaren teilatura. Hantxe, teilatuan elkartu gara bera eta ni, hiltzen lagunduko diodana. Bere Thanatos jainkoa.

Gauaren erdian igo gara, eta izarren azpian eskutik heldu diogu elkarri. Ondoren neskak, irribarre ezti batekin galdetu dit:

-Azkenean ulertu duzu?

Eta nik zoriontsu erantzun diot:

-Bai, ulertu dut... Ni naiz zure heriotzaren jainkoa, eta zu zara nire heriotzaren jainkoa.

Egia esan, ertzera begiratu dudanean beldurtu egin naiz, baina elkarrekin gaude. Esktuik helduta ertzera hurbildu gara. Eta azken irribarre batez hau esan diot:

-Ez askatu nire eskua mesedez, eta goazen biok gauaren barrenera salto egitera.

Eta biok une berean egin dugu salto, eskutik helduta eta batera besarkatuta, begirada elkarrengandik aldendu gabe. Eta azken momentuan sentitu dut nire neska maitearen azken muxua, inoiz sentitu dudan muxurik politena, sentikorrena, askatzaileena eta hotzena. Heriotzaren muxua. Thanatosen muxua.

Eneko Goñi

 

2019 1   2019 2 2019 3  2019 4   2019 5
   2019 6   2019 7     

 

Irakurri gehiago...

GOÑI EGURZA, Eneko" Mundu gara"

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

15.fw.png16.fw.png4.fw.png6.fw.png11.fw.png9.fw.png7.fw.png14.fw.png12.fw.png5.fw.png3.fw.png8.fw.png2.fw.png10.fw.png13.fw.png1.fw.png