Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

.

KIMU PROIEKTUA

Lehen Hezkuntzako 1. ziklora bideratuta dago Kimu proiektua. Ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea helburu duten proposamen didaktikoen bilduma da Kimu. Irakasle taldeari, irakaskuntza-prozesua diseinatzen eta gauzatzen laguntzeko bitartekoak eta orientabideak eskaini nahi dizkio. Beti ere, ikasleen ezaugarriak eta hezkuntza xedea kontuan izanik.

Hiru proposamen didaktiko garatzen ditu KIMU proiektuak: Erronkak, Matematikako programa eta Euskara eta Literaturako programa. Proposamen didaktiko bakoitzak hainbat elementu ditu: ikaslearentzat, gelarako, irakaslearentzat.

Proposamen didaktiko bakoitza autonomoa izan arren, hiruen arteko koherentzia, loturak eta osagarritasuna zaintzen dira, irakaskuntza-prozesua ikuspegi global batetik diseinatzen laguntzeko.

PROPOSAMEN DIDAKTIKOEN EZAUGARRI OROKORRAK

Erronkak

Oinarrizko konpetentzia metadiziplinarren garapena modu egituratuan bideratzen laguntzeko sortutako erronkak dira. Ikaskuntza prozesua modu testuinguratuan eta testuinguruaren funtzioak agerian jarriz egingo da, horrela, hurbileko errealitatea ulertzeko eta horretan eragin ahal izateko.

LH 1erako proposatzen diren erronken ikaskuntzako interesguneak hauexek dira:

1) Familiarizazioa edo etxekotzea. Ikastolako pertsonak, ekintzak eta espazioak

2) Landareak (bizidunak)

3) Zer adierazten du nire gorputzak

4) Herria eta eraikinak

5) Makinak eta tresnak

6) Familia eta lagunak

Matematika programa

Hurbileko errealitatea betaurreko matematikoekin ikustetik abiatuta sortutako programa da. Ikasleek matematikarako konpetentzia garatzeko, manipulaziotik formalizaziorako eta konkretutik abstrakturako ibilbideak egitea proposatzen da programan.

Euskara eta literaturako programa

Haur literaturako kalitatezko testuak dira programaren abiapuntua. Ahozko zein idatzizko testuekin jolasteko aukera eskaintzen du: ulertuz, eraldatuz, birsortuz… Hizkuntza - eta literatura- komunikaziorako konpetentzia garatzeko, behin eta berriz, testutik hitzera eta hitzetik testurako ibilbidea egitea proposatzen du.

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

3.fw.png9.fw.png15.fw.png11.fw.png4.fw.png13.fw.png1.fw.png10.fw.png14.fw.png6.fw.png2.fw.png16.fw.png12.fw.png7.fw.png8.fw.png5.fw.png