Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

kuku1Haur hezkuntzan 2 urtetik aurrera oinarrizko emozioak lantzeko, nork bereak  ezagutzeko, kudeatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko eta ahozkotasunean oinarritzen den hezkuntzaprograma da.

2015-16tik Beasaingo Ikastolak HH 0-6an marko orokor baten lanketan aritu da EHIrekin, hIZAN proiektua izan da ardatz. Ikastolek elkarrekin sortutako proiektuetatik abiatuta.

Haurra ulertzeko moduaren oinarri metodologikoak honako hauek dira:

  • Errespetua izan behar diogu haurraren izate osoari, baita gure buruari, helduoi ere. Bizitzako lehen unetik pertsona aktiboa, bizia, sentikorra eta harbera dela kontutan hartuz eta bakoitzaren garapen-erritmoa errespetatuz. Ikuskera horretatik, haurraren izate oso hori errespetatzen baldin badugu, haur horrek bere garapen propioa daukala eta gure jarrerak eragina daukala bere ibilbide edo garapen horretan argi izango dugu. 
  • Konfiantza izan behar dugu haurraren berezko garapenahalmenean. bere jarduera autonomoa ahalbidetu eta errespetatuz, prozesuak ez aurreratuz eta haurra bere bizitzako protagonista dela onartuz. Haurraren garapena errespetatuz ondoan egotea da, bidelagun izatea, eta bidelagun izate horretan kontua ez da guk haurrari esatea zer egin behar duen, baizik eta esatea hemen gaudela, lagunduko diogula, baina bera gai dela egiteko.

● Konfiantza izan behar dugu haurraren berezko garapenahalmenean, Haurraren ziurtasun fisikoa eta emozionala bermatu behar dugu. Etapa honetan, 0-6 urteetan, haurrengan aldaketa asko ematen dira: kognitiboak, bere identitate propioa eraikitzen doa, fisikoak eta emozionalak... pauso handiak dira. Oinez eta hitzak ikastetik, komunikaziora, sozializaziora… Bizitzan ez dago horrenbesteko garapena duen beste etaparik.

Oinarri hauetan eta Ikastolen Elkarteak sortutako hIZAN marko pedagogikoa oinarri hartuta, Beasaingo Ikastola bere proiektu propioa lantzen eta gauzatzen ari da azken urteetan.

kuku2

 

KUKU : Gordea dagoena azaleratzen

2020-21 ikasturtean txiki-txikitatik emozioak eta hizkuntzen lanketa bilduko duen proiektua garatzen ari gara.

Haur hezkuntzan ahozkotasuna eta oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza programa bat da. Norberaren emozioak kudeatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko. Programaren lanketak pertsonaren garapen osoan laguntzen du, hori baita hezkuntzaren helburu nagusia eta, beraz, emozionalki adimentsuak diren haurrak prestatzea.

Sei emozio identifikatu eta adierazteko gaitasunak landuz hasten da beraz Haur Hezkuntza,, aurtengo ikasturtean 5 urteko gelan.

Ikuspegi berritzaile honen berri jasotzeko hainbat formazio saio eskainiko dugu urtean zehar, ikasturte hasieran gela bileretan adierazitakoa osatzeko eta gurasoen partehartzea eta ikastolako sinkronizatu ahal izateko. COVID 19 aldian EHIk antolatu zuen hitzaldi sortatik hona hemen bi hitzaldi Prozesu honen norantza adierazten dutenak:

   

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

6.fw.png13.fw.png11.fw.png16.fw.png5.fw.png10.fw.png7.fw.png8.fw.png1.fw.png9.fw.png15.fw.png3.fw.png2.fw.png14.fw.png4.fw.png12.fw.png