Día del Libro

Inicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivado
 

ARITZ CORSITTO AGIRRE

bi aritz 219
Aritz Corsitto Agirre
E Mailan aipamena
11 urte. Beasain
Beasaingo Ikastola
E Mailan aipamena

• 1985eko azaroaren 23an jaio nintzen . Beasaingo Ikastolan Lehen Hezkuntzako 6. mailan nabil.

• Lehenago ere saritua izan naiz lehiaketa izan nuen, 1995ekoan 1. saria eta aurten berriz ere aipamen berezia izan dut.

• Kirol asko atsegin ditut, baina batez ere hauek aipatuko nituzke: Futbola, Saskibaloia eta Eskupilota. Izugarri gustukoa dudan zerbait zinemara joaten eta filmeak ikusta da . Telebistan ere ikusi ohi ditut baina nahiago dut zinema. Irakurtzea nire zaletasunik handienetakoa da. Behien atsegin ditudan liburuak menturazkoak dira eta komikiak ere irakurtzen ditut gogoko ditut eta.

Nire arreba eta ni

Ni 10 urteko mutiko bat noiz. Tamainaz, garaiera normala dut, 43 kilo, hori pisatzen nuen behintzat pisatu nintzen azkenekoan, baina baliteke piska bat loditu izana, azken bolada honetan asko jan baitut. Alaia naizela esan dezakegu nahiz eta batzutan erabat petralduta ibili. Adibidez, orain, alai samar nago. Bihurrikeria batzuk egiten ditut, andereñoari gezurrezko armiarma kaiolan sartu nion hartan bezala eta zigortu egin ninduen baina hau injustizia galanta izan zen zeren nik hori nire lagun bati koniko zurigorri bat irabazteko egin bainuen eta ez andereñoa izutzeko. Bestela nahiko zintzo portatzen noiz. Nire izena Ander da eta nire arrebarena Haizea.

Nire arreba oso atsegina izan da beti. Nire arreba ni baino 4 urte zaharragoa da, beroz 14 urte ditu. Baxu samarra da bere adinerako, pisu normala du eta betaurrekoak erabiltzen ditu. Baina arazo bat du eta arazoa hau do, azken bolada honetan oso zakar dabilela. Adibidez, lehen oso ikasle ona zen, baina orain oso nota txarrak ari da ateratzen, eta horretaz gainera oso zakar tratatzen ditu bere lagunak eta bere familia. Baita ni ere, horrek izugarri harritzen nau, zeren ni beti konpondu noiz ondo nire arrebarekin. Berak beti lagundu izan dit neri arazoak izan ditudanean. Eta gainera nazkatuta nago egoera hau jasateaz, beroz oraintxe, nire gelako ateo ireki eta nire arrebaren gelara noa. Iritsi noiz nire arrebaren gelako ate aurrera eta oraintxe jotzen ari naiz. Orain, nire buruko gidoion akatsik ez badago, nire arrebaren ahotsa entzungo dut esanez: “Utzi bakean. Bakarrik egon nahi dut.” Eta iritsi da nire arrebaren erantzuna (egiazkoa):

- Utzi bakean. Bakarrik egon nahi dut.

Ikusten? Asmatu dut. Orain nire erantzuna itzuliko diot:

- Haizea, ireki ezazu atea, ni naiz, Ander.

Orain berriz ere bakean uzteko esango dit, ikusiko duzue:

- Bakean uzteko esan dizut eta nik dakidala behintzat bakean uzteko esaten denean bakean uzteko esan nahi du eta ez berriz ere zure arrebari “txapa” ematen hasteko.

Ez dut guztiz asmatu baina ontzeko zerbait esan du. Hala ere bere gelara sartzera noa:

- Zurekin hitzegin nahi dut, beraz atea irekitzera noa.

Eta atea ireki dut. Hortxe dago nire arreba bere oheon etzanda musika entzuteko kasko bat jantzita. Berarekin hizketan hasi naiz:

- Zurekin hitzegin beharra daukat eta nahitanahiezkoa da, beraz ez dut entzun nahi ni joateko erabiltzen duzun esaldi gogaikarri hori.

- Azkar hitzegin ezazu orduan, - erantzun dit.

- Azkenaldi honetan zer gertatzen zaizun jakin nahi nuke.

- Hori ez da zure arazoa.

- Ez naiz hemendik joango erantzuna jakin arte.

- Ez zenuke ulertuko arrazoia.

- Nola dakizu? Saia zaitez azaltzen eta ikusiko duzu nola ulertzen dudan.

Badakit ez duela ezertarako balioko, baina tira, erakutsiko dizut.

Eta orduantxe nire arrebak txalo bat jo eta zazpi koloretako hodi zabal batean behera aurkitu gara, bai nire arreba, bai ni eta galdetu diot:

- Baina zer da hau?

- Ez zaitez kezkatu, bidaia hau oso laburra izango da.

- Ziur al zaude?

- Ziur baino ziurrago.

Orduantxe irteera antzeko zerbait ikusi dut eta momentu batean harearen ontzeko material boten gainean aurkitu gara nire arreba eta biok. Nire ingurura begiratu dut eta txundituta geratu noiz. Zeru beltz eta iluna dut nire buru gainean eta paisaia berriz beldurgarria da: ez dago belar-izpi bat ere, basamortua dirudi, baina hau okerragoa da.

Orduan galdetu diot erabat ahaztuta nuen arrebari.

- Esango al didazu non arraio gauden?

- Ba al dakizu zein den zure arazoa, Ander? Galdera gehiegi egiten dituzula. Isilik egon zaitez eta jarraitu neri - erantzun dit.

- Ongi da, ez dizut galdera gehiago egingo, hola ere azken galdera bat badut. Hauxe da ...

- Isildu!!!- esan dit nire arrebak bere onetik aterata.

- Kilometro bat egingo genuen bidean martziano edo horrelako zerbait atera zaigunerako. Zazpi begi ditu eta hiru beso ... Ez dizuet gehiago esango. Martzianoen filmeetako bat bezalakoa da. Beldurgarria da benetan eta esan diot:

- Zer egin behar dugu orain? Piztia horrek ez du jolasean ibiltzeko gogorik. Goseak dagela esango nuke nik.

- Utz ezazu nire eskuetan. Oraintxe uxatuko dut inguru hauetatik erantzun dit.

- Begiak ahal zituen gehien ireki ditu eta animalia horrengan finkatu ditu. Momentu horretan dena delako hori oihuko hasi da eta herrenka alde egin du. Galdetu diot:

- Nola egin duzu hori?

- Kontatu egin beharko dizudala pentsatzen dut - hasi da Haizea - Dena duela hilabete hasi zen gutxi gorabehera. Eskolon nire lagun bat jipoitu zutenean. Berak laguntza eskatu zidan eta nik lagunduko niola agindu nion. Baina zer egin nezakeen nik eskolako ikaslerik indartsuenen aurka? Horrela pentsatzen ori nintzela gizon arraro bat agertu zitzaidan eta esan zidan bazekiela nire arazoa eta ahalmen batzuk emango zizkidala baina bere zerbitzari izan beharko nuela urtebetez. Nik, ez dakit nola, baietz esan nion eta orain lehen ikusi dituzun bezalako indarren jabe noiz. Hainbat aldiz deitzen nau eta deitzen nauenean berehala joan behar izaten dut. Horregatik askotan ezin izaten dut klaseetara joan. Zakartasunarena berak esaten dit egiteko baina zurekin ezinezkoa egiten zait izugarri maite baitzaitut. Baina orain ez dut bere esanik egingo. Bere aurka egingo dut. Orain bere gaztelurantz goaz. Lagunduko al didazu bero menderatzen?

- Noski baietz!!! - erantzun diot animoz beterik

- Hortik ordu-Iaurdenera iritsi gara gaztelura. Izugarrizko atetzar bat dago eta nire arrebak hitz batzuk esatean ireki egin da. ibilbide luze eta estu batean aurrera egin dugu eskailera batzuekin topo egin arte. Hauek igo eta nire arreba menpean duen gizonaren bulegoko ate aurrera iritsi gara. Ate aurrean armadura beltza duen morroi bat dago, zaindaria dela uste dut, baina ez nago oso ziur. Eta orduan esan digu ahots lodi batez:

- Ezin zarete sartu.

- Zergatik ez? - galdetu dio nire arrebak-

- Jauna lanean ari delako.

Haizeak zaindaria behatzarekin seinalatu eta zaindaria nimiño bihurtu du eta honek korrika aldegin du. Bulegoan sartu baino lehenago esan dit Haizeak:

- Kontuz ibili oso indartsua da eta makila magiko bat du. Hortik ateratzen du bere indar guztia.

Sartu bezain laster Haizeari kaiola bat erori zaio gainera eta harrapatuta geratu da. Norbaitek esan du orduan:

- Traizionatu egin nauzu baina ordainduko duzu. Lehenengo ahalmen guztiak kenduko dizkizut eta ondoren hil arte preso edukiko zaitut.

Nire arreba menpean duen gizona da. Txikia da eta aurpegia zimurtua dauka.

Orduan esan diot:

- Ez hain azkar txo! Hura nire arreba da eta nik ez dut utziko ezer egin diezaiozun.

- Adorea duzu mutiko. Zu bezalako mutilak gustatzen zaizkit. Aukera bat emango dizut. Mendi-tontorreko herensugea hiltzen baduzu zure arreba itzuliko dizut. Bestela bai zu, bai zure arreba hil egingo zaituztet.

- Ongi da. Eman ezpata bat eta eraman nazazu mendi horretara. Neuk hilko dut.

- Zoaz ba.

Eta txalo jo eta mendi-gailur batean azaldu noiz eskuon ezpata bat dudala. Herensuge handi eta itsusi bat niregana datorrela ikusi dut bira ematean. Ahotik sua botatzen hasi ez zait ba! Eskerrak sua saihesteko gauza izan naizen. Bere aurka korrika noa eta ezpata botatzera noa, badoa! Herensugearen tripa erdion sartuta gelditu do. Herensugea izugarrizko oihua bota eta lurrean zerraldo gelditu da. Bat-batean berriro nire arrebarekin eta beste tipo baxu horrekin agertu naiz. Honek esan dit:

- Zorionak tentelontzi hori! Zure laguntzarekin nire etsairik handiena akabatu dut. Orain zure arreba eta zu akabatu behar zaituztet.

Bat-batean tipo baxuak eskuan duen makila ikusi dut eta arrebak esandakoaz gogoratu noiz: “Makilatik ateratzen du bere indar guztia” pentsamentu horrekin hanka altxatu eta eman diot makila duen eskuan. Makila airean doa eta salto batez harrapatu dut. Bi eskuekin hartu eta indarra egiten ari naiz. Tipo baxuak zera esan dit:

- Zertan ari zara zoritxarreko hori?

Irribarre gaizto batekin dena esan diot. Krask! Makila hautsi dut. Tipo baxua oihuka hasi da eta bat-batean urtzen hasi da putzu bihurtu arte. Orduan beste hodi batean behera ikusi dugu geure burua, Haizeak eta nik, eta Haizearen gelako ohe gainean erori gara biok. Segituan ohera joan gara afaldu gabe. Bihar goizean hau dena amets bat izan dela pentsatzea nahiko nuke baina kostako zait.

KALKUTA

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

4.fw.png1.fw.png3.fw.png2.fw.png10.fw.png6.fw.png11.fw.png13.fw.png16.fw.png7.fw.png15.fw.png14.fw.png9.fw.png8.fw.png12.fw.png5.fw.png