Día del Libro

Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

PROSA

ikastolako saridunak 2020Amets Zubizarreta / E Maila. Izenburua: Magdalena
Izengoitia: Ziripot
Atala: Prosa
Maila: ​E

MAGDALENA

OSAGAIAK:

Arrautzak - 3

Azukrea - 75 g

Irina - 75 g

Legamia - Goilarakada bat

Olio fina - 75 ml

PRESTAKETA:

Arrautzak eta azukrea irabiagailuarekin harrotu.

Nahastura horri, irabiagailuaren laguntzaz, irina eta legamia nahastu. Azkenik, olio fina gehitu, hau ere irabiagailuarekin.

Magdalena kapsulak erdia baino gehiago bete, azukre pixka bat bota gainean eta labera sartu, 12 minutuz, 180o-tan.

Horiek nahastuta sortu naiz. Maialenek sortu nau errezeta irakurriz bere maitasun guztiarekin. Orain labean nago hamabi minuturako. Labean ni eta beste hemeretzi kide gara. Orain 180o -tan gaude goxo-goxo. Labetik ikus dezaket bai Maialen eta baita bere etxea ere.

Maialen, 40 urteko emakume bat da. Ez da oso altua. Ile urdina du, tintatu egiten du. Azal beltzarana dauka eta begi urdin zoragarriak ditu. Etxea oso polita da. Ez da oso handia. Argazki asko ditu etxean: paretetan, apaletan....

Labetik mugikorraren hotsa entzun dugu, ring-ring-ring...

Maialeni aurpegia guztiz aldatu zaio, adi-adi jarri gara ea zer entzuten dugun.

- Bai, nor da? -esan du Maialenek.

- Ni naiz, Ane -entzuten da telefonotik.

- Kaixo Ane, zertarako deitu didazu ba? -galdetu dio.

- Nire etxera afaltzera etortzeko gonbita egin nahi nizun, etorriko al zinateke? -galdetu
dio Anek.

- Ez, ez naiz joango, baina hala ere eskerrik asko gonbidatzeagatik -erantzun dio
Maialenek.

- Oraindik ere ez zaude ondo? Etor zaitez Maialen on egingo dizu eta! -esan dio Anek.

Hori esan bezain laster negarrez hasieta telefonoa eskegi du. Harrituta gelditu gara Maialen negarrez ikusita. Bat-batean, labeko txirrinak jo du. Ai ene! iritsi da labetik ateratzeko ordua, hamabi minutuak pasa dira. Maialen badator negar batean eta labea ireki du. A zer nolako hotza sartzen den labean!
Maialenek erretilua heldu eta labetik atera gaitu. Sukaldeko mahaian geratu gara. Labetik ikusten ez genituen argazkiak ikusten ditugu eta ia argazki guztietan Maialen haur txiki batekin ageri da.

Maialenek argazki bat hartu du sukaldeko hormatik eta mahaian eseri da. Aurrean harrapatzen dituen magdalenak jaten hasi da, bata bestearen atzetik. Bost minutuan hamar magdalena jan ditu. Jaiki eta hozkailutik kafesnea atera du eta kafesnea berotzen hasi da.

Hogei kideetatik hamar bakarrik geratzen gara. Joandako kiderik ez dugu berriz ikusten. Hau biziraupen proba bat dela dirudi, gure esku ezer ere ez dagoen arren. Maialenen esku dago dena.

Maialenek bere ontzira bota du kafesne beroa eta magdalena bat hartzera doa. Gutako bat aukeratu bitarteko unea bukaezina da magdalenontzat. Pufa, eskerrak! Ez nau ni aukeratu. Ez dizuet esan, baina Maialenek izan beharko lukeena baino pisu gehiago dauka. Magdalenak egin eta jaten egotearen arrazoi bakarra barruko mina asetzea dela uste dut.

Aaaaaaaa! Hartu egin nau!Bere eskuetan nago. Bere eskuetan dauden malko arrasto gaziak nire barruko gozotasunarekin elkartzean emozio oso arraroa sortu zait. Txinparta bat. Gazi-gozoa. Kafesnetan nago orain; zeinen gustura nagoen hemen, bero-bero dago.

Eta... ZAUST!

Amets Zubizarreta

2019 1   2019 2 2019 3  2019 4   2019 5
   2019 6   2019 7     

 

 

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

1.fw.png2.fw.png12.fw.png11.fw.png4.fw.png9.fw.png6.fw.png13.fw.png15.fw.png10.fw.png8.fw.png16.fw.png3.fw.png5.fw.png14.fw.png7.fw.png