Día del Libro

Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

 

NEREA BARRUTIA URRETABIZKAIA
bi nerea 105
Nerea Barrutia Urretabizkaia
B mailan 3. saria

 
15 urte, Beasain
Beasaingo Ikastola
B mailan 3. saria

• 1986ko urtarrilaren 27an jaio nintzen. Idazlez andoaindarra naiz baina aspalditik Beasainen bizi naiz eta Beasaingo Ikastolan DBHko 3.mailan ikasten ari naiz.

• Hau da atera dudan lehenengo saria eta ustekabeko pozgarria izan da. Kiroletan aritzea gustukoa dut, saskibaloian batez ere.

Buruhaustea

Zain zegoen medikuak noiz deituko ote zion. Urduri zegoen, egoera horri aurre nola egingo ote zion burua bueltaka baitzeukan. 17 urterekin nola edukiko zuen ba haur bat? Eta gainera bakarrik? Artean amari ezer esan gabe zegoen, ez baitzegoen ziur hori hala izango zenaz, eta gainera, nola esan amari ume baten esperoan zela? Egoera ez zen batere erraza.

- Ezin dut gehiago jasan. Lehenbailehen jakin nahiko nuke haurdun nagoen ala ez. Zer egin behar dut nik orain? Andonik ez duela ezer jakin nahi esan dit. Hemen nago, tripak jaten, baiezkoa bada zer egin behar dudan ez dakidala. Ez dut uste gai izango naizenik momentu honetan ama izateko. 17 urte eta ama! Nire urterik hoberenak pikutara, ume bat orain arazoa besterik ez litzateke.

Bere aurrean beste bi neska gazte zeuden, batak ia izugarrizko sabela zuen, eta bestea bere egoeraren antzekoan aurkitzen zen.

- Zenbat denborakoa?

- 7 hilabete, bi besterik ez dira falta mundura etortzeko -sabelera begiratuz-.

- Gaixoa hain gaztea eta ume bat izan behar duo Zer egingo ote du orain? Ezin dut momentu honetan haurrik izan, baina zer esaten ari naiz, abortatu egin behar dudala! Ez dakit gai izango naizen. Hobe izango dut itxarotea eta behin jakindakoan amari laguntza eskatuko diot eta arazoa nola konpondu erabakiko dut.

- Zer pentsatuko du amak? Mutil batekin oheratu naizela inolako segurtasunik gabe ... Ez nuen uste hau gertatuko zenik eta gutxiago Andonik jarrera hori izango zuenik. Nazkagarria! Zer uste du ba, ora in eskuak garbituko dituela! Ezin dut sinetsi, gai honi buruz hitz egiten genuen bakoitzean, edozer gauza gertatuz gero beti nire ondoan egongo zela zioen. Bestela ez nintzen inoiz berarekin oheratuko. Zergatik ez ote nuen ondo pentsatu? Ez genuen kondoirik baina ...

Medikua atera zen:

- Hurrengoa. Aitziber Agirre.

Zazpi hilabeteko zegoen neska sartu zen medikuaren kontsultan.

- Ezin dut zalantza hau gehiago jasan. Ez dut nahi esango duen hurrengo izena nirea izatea, baina irrikaz nago ezjakintasun honetatik ateratzeko. Agian ez nago haurdun. Hiru aste dira hilerokoa jaitsi ez zaidala, agian atzerapen txiki bat besterik ez da izango eta ez daukat ezertaz kezkatu beharrik; hala izatea espero dut.

- Zu ere frogak egitera al zatoz? -galdetu dit alboko neskak-.

- Bai. Urduri xamar nago gainera.

- Zu ere bakarrik ...

- Bai atzerapen bat izan dut eta badaezpada ere frogak egitera nator.

Pixka bat lasaitzen hasi zen, asko laguntzen baitzuen bere egoera berdinean aurkitzen zen norbaitekin hitz egiteak. Biak beren kezkak komentatzen aritu ziren.

- Ainhoa Mujika?

- Bai, ni -erantzun zuen-.

- Ama! Mesedez, dena ondo atera dadila eta atzerapen bat besterik ez dadila izan! -zioen berekiko-.

Ainhoa oso urduri sartu zen. Medikua emakumezkoa zen. Giroa lasaitzeko hizketan hasi zitzaion. Emakume jatorra zen. Ainhoa pixka bat lasaitzea lortu zuen, eta orduan frogari ekin zioten.

Amaitzean, oso keinu arraroa egin zuen medikuak.

- Beno, lasai egon zaitezke ez baitzaude haurdun, baina hobe zenuke kontu pixka batekin ibiltzea hurrengoan, ez haurdun gera zaitezkeelako bakarrik, orain gaixotasun asko har ditzakezulako baizik. Oso arriskutsua da babesik gabe aritzea.

Ainhoaren aurpegiak irudikatzen zuen tristura guztiz aldatu zen eta irribarre handi bat azaldu zen bere ahoan. Tripan zituen korapilo guztiek jadanik alde egin zioten.

Medikua agurtu zuen eta frogen emaitza hartzen ari zen bitartean berarekin zegoen beste neska gaztea kontsultara deitu zuen medikuak. Ateratzen ere ikusi zuen boina hura ez zen Ainhoa bezain pozik atera.

“NI”

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

1.fw.png7.fw.png15.fw.png8.fw.png12.fw.png16.fw.png5.fw.png4.fw.png3.fw.png2.fw.png9.fw.png6.fw.png14.fw.png13.fw.png11.fw.png10.fw.png