Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

portada sarriegi1Beraz, 1966-67 ikasturtea ere, esan bezala San Inazio kaleko gelan hasi arren, zorionez, 1992 ingurura arte ordukoak bikoiztuta erabili izan ziren Olanoren gurutze erako etxeko geletara (Erauskin kaleko 4.era) pasatu ziren 1966ko abenduaren 9an eta 4 ikasgela prestatuetatik 2, berehala bete zituzten. Ikasturtea aurrera joan ahala, ordea, 85 ikasle izatera iritsi ziren eta prestatutako ikasgelak betetzen joan ziren. Han jada, orduko OHOko 1. maila eman zuen Iñake Irastortzak eta Eskolaurrekoekin jarraitu zuen Ixabel Olanok. Hura izan zen Ikastolaren Ikastetxe Nagusia hainbat urtetan zehar. Eta Nagusia badiogu, beste apalago batzuk aldi berean izan zituelako diogu. Izan zituen eta 25 urte geroago ere izaten jarraitzen zuen, baina horretaz aurrerago ere zerbait esango da.

Ikasturte berori aurrera joan ahala, Maria Jesus Arratibel andereño laguntzailea hasi zen Ixabel Olanorekin praktikak egiten eta luzaro gabe Amaia Arrese. Berehala iritsi ziren beraz 4 andereñoak Olanoren gurutze erako etxeko 4 ikasgelak betetzera, baina ikasle nahiz irakasle gehiagoren sarrerak hartzeko, eskerrak bertan hazteko modua izan zuten!

Baina, Beasaingo herria luzea da. la hiru kilometroko luzera du bere hiriguneak. Egunean zehar joan-etorrietan hiruzpalau kilometro edo gehiago egin behar zituzten hiru urteko ume ugari zen, horrek beren amentzat batez ere, sortzen zituen zailtasunekin. Hala bada, hortik etorri zen goiko auzoan (Foru kalean) eta Ezkiaga auzoan txikientzako gela gutxi batzuz hornitutako sukurtsalak irekitzea.

1968-69 Ikasturtean On Jesus Dorronsororen etxean (Jose Migel Iturriotz kaleko 26an), ireki zen lehen sukurtsala 15 umerekin Maria Anjeles Garmendia andereño laguntzailearekin. Geroago, Joan XXIII.aren kaleko Guraso Elkartearen behebarruko gelara pasatu zen eta auzo hartako Eskolaurre-mailako ume guztiak biltzen ziren bertan irakasle baten ardurapean. Gehiena izan zituenean, 30en bat ume izan zituen eta 1977an utzi egin zen ikasgela balioaniztun hura.

1971-72 ikasturtean berriz, Foru kaleko Arozbi zurgindegiaren gaineko Joan Ignazio Oiarbideren etxebizitzetako batean (1.ean) ireki zen goialdeko edo mendebaldeko sukurtsala, Maria Jose Azkarate andereño laguntzailearen ardurapean 3, 4 eta 5 urteko 35 umerekin. Horrek, hazkuntza handiagoa izan zuen eta 2 ikasgela izatera iritsi ziren hurrengo urtean 2 andereñorekin. Zenbait urtez hala jarraitu zuen eta 45 ume edo gehiago bildu zituen bertan. Gainera, beste bolada batean, Andramendiko garajeetan ere (Foru kalean) izan ziren behin-behineko ikasgelak. Gero haiek utzi arren, urte askotan zehar, OHOko 3. mailako bi ikasgela, Florentzio Axpe kaleko prefabrikatuetan izan zituen Ikastolak.

Horietan eskolatutako umeak, sei urterekin biltzen ziren Olanoren etxeko Ikastola Nagusira OHOko 1. ikasmailan ikasteko.

botoia1

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

16.fw.png12.fw.png1.fw.png13.fw.png9.fw.png10.fw.png2.fw.png4.fw.png5.fw.png3.fw.png14.fw.png6.fw.png15.fw.png7.fw.png8.fw.png11.fw.png