Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Gure DBHko ikasleek ez dute denborarik galtzen! Izan ere, maiatzean zehar, hainbat jarduera ezberdinetan hartu dute parte!

Bilboko Zientzia Azokan sari eta guzti

Lehenik, pasa den larunbatean (maiatzak 11), DBH 1eko ikasleak Bilbora joan ziren Elhuyar Fundazioak antolatutako Zientzia Azokara. Proiektu bat prestatu zuten, eta sarituak izan ziren gainera!! Zorionak!!!

Telebistako sekretuak zuzenean ikusten!

Eta pasa den asteazkenean (maiatzak 15), DBH 1, 2 eta 3ko ikasleak Euskal Telebistako “Gure Kasa” programara joan ziren publiko gisa!

Telebistako programa batek nola funtzionatzen duen ikusteaz gain, aukera izan zuten bertako hainbat profesionalekin hitz egin eta argazkiak ateratzeko, hala nola: Julen eta Antton Telleria aurkezleak, Zuriñe (Aitziber Garmendia aktorea), Iban Garcia youtuberra…

gure kasa1           gure kasa2

FaLang translation system by Faboba