Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 TEKNOLOGIA BERRIAK

lh scrathl    

1996-97an, sortu zen urtean bertan ekin zion Beasaingo Ikastolak IKTak bere Hezkuntza-Proiektuan txertatzen, bai irakasleria hautatzeko prozesuan kontutan hartuz gaitasun horiek garatua zuen irakasleria eta baita hurrengo urteetako langileriaren formakuntzan.

ikt

Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, horien artean kokatu behar dugu Digitalizazioaren edo Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruko egitasmoa. Bere funtzio nagusia ikastolen digitalizazio plana diseinatzea, garatzea eta ikastola orotara hedatzea da, Informazio eta Komunikazio teknologiak bere eguneroko zereginetan txerta ditzaten, ikas-irakaskuntza prozesuan zein kudeaketa eta antolaketan.

Azken urteetan Beasaingo Ikastolaren komunitate osoa, baina batez ere Lehen Hezkuntzako 3. zikloko eta DBHko gurasoei zuzendutako formakuntzan ere aritu gara, Hezkuntza Proiektua berritzeaz batera, IKTek zabaltzen dituzten aukerez gain , hain abiada handian doan metodología hauek geure irakaskuntzan txertatzeko irizpideak partekatuz ere. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, EHIk EKIren bidez egindako erronkari baietza emateaz gain, 2016-17az geroztik Haur Hezkuntzatik hasi eta DBHra bitarte, geure ikasleak Scratch- programazioan murgilduta ari gara lanean.

 

Ikas-irakaskuntza

Ikas-irakaskuntza esparruko helburu nagusiak ondorengoak dira:

  • DBH amaierarako eta LH amaierarako, Konpetentzia digitalari dagokionez, ikasleen irteera profila definitu.
  • Irteera profil horren baitan, ikasleak konpetente digitalak izan daitezen proposamenak eskaini.
  • Ikastoletan beharrezko dituzten IKT baliabide kurrikularrak sortu eta irakasleen eguneroko lanean txertatzen lagundu.
  • IKT bidez proiektu eta prozesu berritzaileak bultzatu, horien jarraipenaren bitartez, teknologiaren integraziorako ereduak frogatzeko.
  • Irakasle eta ikastoletako profesional ororen prestakuntza plan zehatzak diseinatu, IKT baliabideak egoki erabil ditzaten eta bere eguneroko lanean integratzeko gai izan daitezen.
  • Ikastolen Elkarteko Hezkuntza zerbitzu eta etapa desberdinetatik behar diren plataforma, aplikazio eta webguneen garapen, hobekuntza eta jarraipena egin.
FaLang translation system by Faboba