Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

portada sarriegi1Bestalde, “Escuela Parroquial de Ntra. Sra. de Loinaz” bezala erregistratuta zegoen Beasaingo Ikastolak, On Segundo Dorronsoro Erretorea zuen bere legezko titularra, baina ikastetxe hark ere benetako Zuzendaritzarik inoiz ez zuen izan, irakasle tituludunen baten izena Hezkuntza Ordezkaritzan azaldu arren.

Gauzak horrela eta Irakasle batzuek zenbait koordinazio-lan egin arren (mailaka, etab.), 1972an jada 16 irakasle zeuden Ikastolan eta ikaslegoaren, gurasoen, kanpotik iristen ziren nahiz beste zenbait erantzunbeharren arreta- eta ardura-beharra nabaria zen. Ikastolako Batzordea, hala funtzionatzerik ez zegoela ikusten hasi zen. Gaur jadanik zalantzan jarriko ez litzatekeen irizpidea, ordea, garai hartan ez zen ongi ikusia batzuen aldetik.

Alde batetik, beharrak beharra eraginda, beste inongo eta inolako prestakuntza-biderik ez zegoenez, irakasleak berak (Andereñoak ia denak eta titulugabeak batez ere) bailara-arloan (Goierri arlokoak) biltzen ziren irakastorduz kanpo urtean zenbait, ikastaro mota egiteko (Lizeoan gehienbat). Udan ere, beren ikastaroak izan ohi zituzten. Gaiak: Euskara, Pedagogia, Esperientziak, Matematika, Eskulanak, Soziologia, etab., noiz edo noiz politikoagoak ere ziur asko barne izanda.

Hainbat urtetako funtzionamendu mota horrek, halako gorputz bat oratu zuen, irakasle laguntzaileen artean bereziki eta Ikastola txikienetan Zuzendaritza-kontzeptua garbi ikusten ez zenez (zenbaitetan arbuiatu ere bai), irakaslego-gorputz horrek ez zuen une hartan kontzeptu hori oso ongi ikusten.

botoia1
FaLang translation system by Faboba