Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
tetea1    

Hala ere, lehenengo hortzak ateratzen zaizkienean, egunez erabiltzeari utzi behar diote, lo egiteko bakarrik erabiliz, aho arazorik izan ez dezaten. Hoberena, urtebete inguruan uztea izango litzateke. Hau, ordea, zaila da eta batzuk bi urterekin ere erabiltzen jarraitzen dute.

Pixkanaka hasi behar da txupetea kentzen, baina anai-arreba txiki bat izan berri badu, bizilekuz aldatu bada edo haurtzaindegira joaten hasi berri bada, haurra egoera berrira egokitzen denerako utzi beharko dugu eginbehar hau. Pazientzi handia behar da, ez baitugu egun batetik bestera lortuko.

Egunean zehar, lasai dagoenean kentzen hasiko gara, pixkanaka txupeterik gabeko tarteak luzatuz. Horrela, urduritzen den unetan edo lotarako momentuan bakarrik erabiltzera iritsi arte. Lo hartzen duenean ere kendu egingo diogu, lo dagoenean txupetea sentitzearen ohitura galtzen joateko.
Bere panpinei ere txupetea kendu beharko genieke, hauek ikustean berearekin ez gogoratzeko. Beste

  tetea2

aukera bat, tetinan labana batekin ebaki batzuk egitea da, horrela, ez zaie hain atsegina egingo txupetea ahoan edukitzea. Egun batzuen buruan, eta ia ahazturik duenean, berari emango diogu bere txupetea, handia dela esanez berak zakarrontzira bota dezan.

Txupetea erabiltzeari utzi ondoren hatza txupatzeari ekiten dioten haurrak ere badira, eta hau ez da batere onuragarria beraientzat. Horregatik, txupetea utzi ondorengo egunetan, gertutik zaindu beharko dugu haurra eta hatza txupatzera doala ikustean, eskuak okupatuko dizkion zerbait emango diogu: margoak, jostailuak.... baina hau dena errietarik egin gabe!

FaLang translation system by Faboba