Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

BERTSOAK

ikastolako saridunak 2020Beñat Imaz / B Maila. Izenburua: ​Jazarpena
Izengoitia: ​Usurbe
Arloa: ​Bertsoa
Maila: ​B

JAZARPENA

Doinua​: Haizeak bidali du

Goizean esnatuta
infernua gertu,
etxetik irten eta
iluna agertu,
ikastetxea baitzait
kartzela bihurtu,
errurik izan gabe
nautenez baztertu

Klaserako sarreran
irain eta bultza,
begietan malkoak
dardarka gorputza
“Ez zaitez zu etorri
gugana honuntza”
honela mintzatu zait
talde harroputza

Nik esandakoari
burla ta iseka,
nitaz gaizki mintzatuz
den denak barrezka,
hauxe pentsatzen dut nik
tristuraz gainezka,
“Zergatik zoriona
zait neri debeka?”

Baina egun batean
hor argi izpia,
bera gerturatuta
lausotu​ ​begia,
berak izan behar du
arima bikia,
bera bihurtu baita
gaur​ ​nire argia

Hauxe da guztientzat
laguntza​ ​gutuna,
jazartua bazara
altxatu, laguna!
Hartu beti kontuan
iradokizuna,
erasotzailea da
beti erruduna

Hauxe dugu harria
eskoletakoa,
eguzkiaren pare
daukagu lainoa,
eman dezagun denok
lehenengo pausoa,
elkar errespetatuz
hor dago gakoa

Beñat Imaz

2019 1   2019 2 2019 3  2019 4   2019 5
   2019 6   2019 7       
FaLang translation system by Faboba