Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 PROSA

eneko goñiEneko Goñi Egurtza / E Maila. AipamenaKaixo ni Eneko Goñi naiz 11 urte ditut eta Beasainen bizi naiz. Betidanik izan dut irudimen asko marrazteko eta baita istorioak sortzeko, horregatik ipuin honetan irudimen asko erabili dut eta istorio arraro eta aldi berean polit bat sortu dut .

MUNDU GARA

Zeinen gaiztoa den bizitza!... Eta baita polita ere. Ni mundu bat naiz, ederra eta indartsua. Eta pixkanaka hobetzen joaten naiz. Nigan bizi direnak zoriontsu dira eta elkar babesten gara. Horrela, denok bakean bizi gara, zerua gorri-gorria da, eta bertatik biztanleak garraiatzen dira. Baina batzuetan erasotu egiten gaituzte; azkeneko borroka horrela izan zen.

Minez esnatu nintzen, nire biztanleak oihuka ari ziren, laguntza eske. Dena ikusi nuen hemen goitik. Erasotzaileak munstro beltz eta adardunak ziren. Kanpoko munduetatik zentozten, haserre, heriotzaren zalduna bezala. Beraiekin iluntasuna ekartzen zuten.

Nire gerlariei prest egoteko agindu nien eta beste denei ezkutatzeko esan nien. Gerlariak bi olatu ikaragarri bezala elkartu ziren bortizki. Horri begira, ni beldurtuta eta triste sentitzen nintzen.

Odolezko lakuak sortzen ziren eta borrokak ordu luze batzuk iraun zituen. Baina azkenean guk irabazi genuen. Galdutakoa berreskuratzen hasi ginen; baina ni indar gabe sentitzen nintzen. Ez geunden beste eraso baterako prestatuta, hil egingo nintzatekeen.

Denbora bat pasa eta hobeto egoten hasi nintzen, eta nire mundua osatzen zutenak seguru eta osasuntsu zeuden. Bakeak eta lasaitasunak inguratzen ninduten, sehaska bateko maindire leunek haurtxo txiki bat estaltzen duten bezala.

Oroitzapen polit guztiak itzuli ziren nire barnera eta aurrera egiteko gogo guztiak berreskuratu nituen. Ez nuen inoiz pentsatuko ni inoiz horren pozik egongo nintzenik: jolasten, dantzatzen, ondo jaten ...

Bizitza berriro polita zen...Bigarren erasoa iritsi zen arte.

Oraingoan nire gorputz osoa estaltzen zuten; gutako inor ez zegoen horrelako eraso bati aurre egiteko prest. Gorputza usteltzen sentitzen nuen eta biztanle guztiak ezkutatu egin ziren. Beldurra eta mina nuen, jasanezina. Nere borrokalari ausartek ahal zutena egiten zuten baina ez zuten ezer lortzen, eta, pila bat hiltzen hasi ziren, eta beraiekin batera, nire zati bat ere hiltzen hasi zen.

Bizitza lehenago bezala izatea amesten nuen baina ziur nengoen hori ez zela posible izango. Ez nuen gogorik ezer egiteko eta amaiera izango zela uste nuen.

Denok hil behar genuenean laguntza iritsi zen. Dirdira bat ikusi nuen nigana hurbiltzen; hodei magiko bat zen. Bere barnetik zaldun erraldoi eta boteretsu batzuk agertu ziren, gu laguntzera zetozen. Ni itxaropenez beteta nengoen. Zaldun ausart haiek erasotzaile gaizto guztiak hil zituzten, inurriak izango balira bezala.

Osasun guztia berreskuratu nuen. Nire barnean argi bat piztu zela zirudien, iluntasuna eta hotza uxatuz. Eta gu denok guztiz sendatu ginen, alaitasuna eta poza berreskuratuz.

Benetan eskertzen diot laguntza hura bidali zuen azti miresgarriari.

Agian ez duzue zer ondo ulertu ipuin hau,berezi xamar kontatu dudalako. Nire pertsonaiei izenak aldatu dizkiet. Ea horrela ulertzen duzuen:

- Erasotzaileak, Ebolaren birus hiltzaileak ziren.

- Biztanleak, nire zelulak ziren.

- Zaldun lagunak, medikuaren txertoa osatzen zuten. (Eskerrik asko, mediku anderea!!)

Eta mundua ni naiz, Afrikan bizi den 6 urteko neskatxoa suahilia, Shany izena dut. Ebola gainditu dut, eta orain osasuntsu nago.

Eneko Goñi Egurza

2017 1   2017 2 2017 3  2017 4   2017 5    
  2017 6   2017 7      

Irakurri gehiago...

GOÑI EGURZA, Eneko "Thanatosen deia"
FaLang translation system by Faboba