Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

ARITZ CORSITTO AGIRRE

bi aritz 147
Aritz Corsitto Agirre
D mailan 1. saria
13 urte,Beasain
Beasaingo Ikastola
D mailan 1. saria

• 1985ean jaio nintzen eta 13 urterekin hau da idazlehiaketa honetan irabazi dudan laugarren saria 1. 1994an aipamen berezia 2. 1995ean 1. saria. 3. 1996an aipamen berezia. 4. eta aurten 1. saria.

• Nire hobby nagusiaren artean, saskibaloian jokatzea, idaztea, irakurtzea eta zinemara joatea aipatu beharko nituzke.

• Ez nuen asko uste aurten 1. saria irabaziko nuenik, baina egia esan, asko poztu nau sari berri honek.

Cherokeetarren bisonte-ehizaldia

Iparramerikako indiarrez pentsatzen hasten naizenean, burura etortzen zaidan lehenengo gauzetako bat, aurpegi ilun eta zimurtu batean finkatutako bi begi txiki eta sutsu dira. Ilea gaua bezain beltz eta luzea du nire irudimenean sortzen den irudi horrek. Egia esan ezin nezake indiar bat barrezka imajina. Ez dut esan nahi indiarrek ez zutela umorerik edo beren aurpegietan ezinezkoa zenik irribarre bakar bat atzematea ... Baina nik, besterik gabe, ezin dezaket halako gauzarik irudikatu. Pentsakera horrek, indiarrak benetan nolakoak ziren jakiteko ideiak murrizten dizkit. Ez nuke nahi zuek irakurleok ere nire iritzi berbera izatea, ziur aski ez delako zuzena izango. Hori dela eta, zuen indiarrei buruzko ustea aldatuko duen historia edo kontakizunen bat kontatzera behartuta nago.

Pertsona hauen mitologion lurraren sorrerari buruzko kondoira asko daude: belearen etorrera (hau do gehien ezagutzen dena) ,lurraren argirik ez zegoenekoa, itsasoaren eta zeruko zen arteko guda ... Indiar Cherokeek, beren taldeko buruzagi izan zen putreak Datcari, Eguzkiaren herriko buruzagiari, eguzkia lapurtu eta zeruan ezarri zuen, lurreko izaki guztiek baitzuten iluntasunaren hatzaparretatik ihes egiteko eskubidea. Hau gertatu zenetik Eguzkiaren herriko biztanleak eta Cherokeetarrak beti borrokan ibiltzen ziren. Egun batez Sa la' li Ga hi sti' ski buruzagiak (urtxintxa bakezaleak, gure hizkuntzan) bere bisonte-bilatzaileak elkartu eta esan zien:

- Badakizue, nik bezalaxe, laster yan´nash-ak (bisonteak) ehizatzeko garaia helduko dela eta beren bila joan beharko duzuela. Aurten ordea, asko ehizatu dugu, gehiegi ... Eta jainkoak haserre daude gurekin, naturarenganako begirunea galtzen hasi garela uste baitute, eta zoritxarrez, ez zaie arrazoirik falta.

- Buruzagi, esan berri duzuna guztiz zentzuduna da, baina bisontearen haragia eta larrua behorrezkoak ditugu.- erantzun zion I na'li-k (azeri beltzak).

- I na`li-k arrazoia du -esan zuen Nun-da ye'li-k (eguerdiko eguzkiak). -, gainera orain ehizatzen ez baditugu alde egingo dute.

Denak pentsakor eta burumakur zeuden. Ez zekiten zer egin eta hola zeudela ahots itzali eta baxu batez Awi ni' ta-Ta la' hi-k (Haritzetako kastoreak) esan zuen:

- Bisontearen dantza eta Espirituena batera egingo bagenitu ogion jainkoen haserrea uxatzea lortuko genuke.

- Hori ezinezkoa da -esan zuen Ba eta'li-k (aztiak edo hetxizeroak) Baina, Awi ni' ta. -Ta la'hi, erotu egin al zara? Dagoeneko jakin beharko zenuke bi dantza batera egitea debekatuta dagoela.

- Baina bi dantza ¡arraian egitea ez dago debekatuta, ezta? Hori egin ezkero jainkoen barkamena lortuko genuke. Ha ta ´ li, noiz egin genitzake dantza horiek?

- Lotan dagoen ilargiaren zatia esnatu arte itxaron beharko dugu hori egiteko. Dena dela gure buruzagi zaren Sa la'li-Ga hi sti 'ski, dantza hauek oso garrantzitsuak izango dira eta ondo antolatzea komeni zaigu. Oraintxe bertan ttipiak apaintzen hasi beharko genuke.

- Ongi da, Ha ta 'Ii. Eman ezazu denda guztiak apaintzeko agindua.

Halaxe hasi ziren dantzaldia prestatzen. Gizonezkoak basora joan ziren zuhaitzak botatzera, emakumeek maskarak egin zitzaten. Ondoren kolore ezberdin ugari gehitzen zizkieten. Azkenik lumak eranstea bakarrik falta zitzaien. Herrixkan geldituak ziren gizonek dantzalekua prestatzen jardun zuten. Dantzaleku hauek plaza txiki batzuen antza izaten zuten. Gehienak borobil tankerakoak izaten ziren, 9 metroko diametroarekin eta sua egiteko toki bat erdigunean. Horrelako plazak ziren indiarren dantzalekuak, egurrezko harresi antzeko batez mugatuta egonik. Ta ta'li bitartean beste aztiekin batera txundituta zegoen bere herrikideek lana halako gogoz eta halako trebetasunez egiten zutelako. Hala aritu ziren denak lanean burubelarri, atsedenik hartzeko denborarik gabe eta ordu gutxi lo eginez.

Jadanik gaua zen. Zeruan ikus zitezkeen Na kwi'si (izarra) jainkoak bilduta Cherokeetarrengan begiak finkatuta zituztela. Han de'bi wi-ren (ilargia) alde lotia esnotu zen eta orgia ematen zuen. Cherokeetorrok dantzalekuaren inguruan zeuden. Gau paregabea zen jainkoei barkamena eskatzeko. Bat-batean ingurua argitu zuen su bizi bat piztu zen borobilaren erdigunean. Egitarauaren arabera Bisontearen dantzarekin hasi behar zuten.

Egurrezko harresiaren atea ireki eta orkesta sartu zen. 6 pertsonaz zegoen osatuta, lehenengo lauek danborrak zituzten eta beste biek matrakak. narra zuzen batean, ikusleei begira jarri ziren eta "Shupeda" abestu zuten, Bisonte-dantzaren ereserkia. Ondoren lurrean eseri eta kolpe geldo, altu eta leun batzuekin danborra jotzen hasi ziren 2/4ko konpasean. Bitartean, 8 bat dantzari sortzen hasiak ziren ezkutu eta lantza apainduekin, batzuk larruz egindako bisonte-maskarekin. Dantzari bakoitza dantza-mota ezberdin batekin sortu zen, danborraren kolpeekin batera indartsu zapalduz eta pixkanaka ezkerrerantz eta eskuinerantz balantzatuz. Pauso hau erabiliz itzuli bat eman zuten suaren inguruon. Gero suari aurpegi emanez belaunikatu ziren eta gorputza konpasaren erritmoon mugitzen hasi ziren. Horrela pixka batean egon ondoren zutik jarri ziren eta hankak arrastako mugitzen hasi ziren, beren lekutik mugitu gabe. Pauso honekin batera marruka hasi ziren eta burua olde botetik bestera erotuta egongo balira bezalaxe mugitzen zuten. Honako mugimendua, bisontea lurra harrotzen ari dela eta erasotzen hasi behar dela adierazteko egiten zuten. Orduon marruka aritzeari utzi eta dantzariek berriro "Shupeda" abestu zuten. Abestia bukatzean danborrek konpasa azkartu zuten, eta bisontez mozorratutako dantzariek dantza zoro bat dantzatu zuten, oinpunta-orpo pausoa erabiliz, ikusleak eskuetan zituzten lantzekin mehatxatzen hasi ziren. Azkenik bisonteen arteko borroka imitatu zuten. Eraso eta adarrak elkor lotzen eta elkartzen saiatu ziren; borroka bere unerik gogorrenean zegoenean musika geldotzen hasi zen pixkanaka-pixkanaka. Honekin batera borroka bukatzen zihoon eta sortzerakoan erabili zuten pauso berberarekin irten ziren, lehenengo dantzari amaiera emateko.

Lehen dantzaldia bukatu zenean, atsedenaldi bat hartu zuten partaideek berriro dantzan hasi aurretik. Jardunaldi neketsu bezain luzea izan zen eta oinez ibiltzea kosta egiten zitzaien. Ha ta'li eta Sa la' liGa hi sti' ski itxaropentsu zeuden halako dantza ederra jainkoei eskainita. Gero hurrengo dantza hasi zen.

Pandero antzeko instrumentuok zituzten aztien sarrerarekin hasi zen dantza. Nahiko geldi jotzen hasi ziren eta dantzariak talde txikietan banatuta sortu ziren. Talde bakoitza dantzalekuaren izkina batean kokatu zenean, orkestakoek erredoble azkor batekin abisu eman zuten eta berriz ere lehengo erritmora itzuli ziren. Elastiko sakratua zeramaten dantzariak, bakarrik altxatu eta esku-ematearekin batera dantzan hasi ziren, oinak bizkor mugitzen zituzten bitartean, eskuak astiroki gora eta behera zerabiltzaten. Kontatzen hasi ziren. Pixkanaka beste dantzariak berengana bildu ziren zirkulu handi bat osotu zuten arte. Beste lau azti borobilaren erdian jarri eta dantzan hasi ziren, beren makilatxo miragarriak astintzen zituzten indarrez. Panderoak azkar jotzen hasi ziren eta dantzari arruntak lurrean eseri ziren eta besteek lurrean eserita zeudenen artean sartu-irten azkarrak eginez mugitzen jarraitu zuten. Nekatu aurpegia zuten dantzariengan makila miragarriak astindu eta hauek lurrera erori ziren. Ondoren lurrean zegoen dantzariari kopetan kolpe txiki bat eman zioten eta segituan altxatu zen dantzan jarraitzeko asmoz. Urrats hori lau aldiz errepikatu ondoren dantzari guztiak suaren aurrean jarri eta makurtu egin ziren bat izan ezik. Azken honek sua itzali zuen ura botata. Ke zuriska batek zeremoniaren amaiera seinalatu zuen eta Cherokeetar guztiak lotara bildu ziren.

Hurrengo goizean, buruzagiak gizon guztiak bildu zituen eta zaldi indartsu eta azkarrenen gainean bisonteak ehizatzera abiatu ziren po lo'mak (arkuak) eta as'kiak (geziak) hartuta. Bisonteak Ka ma'ma (tximeleta) muinoaren atzealdean zeuden zelai zabaletan bilduta, herrixkatik nahiko gertu. Iristeko gutxi falta zela, Sa la' li-Ga hi sti' skik ehiza taldea gelditu eta esan zuen:

- Bi taldetan banatzea komeni zaigu. Zuek bostok eta nire seme zaren A ma da'hi-k (basoko ura) bisonteak izutu eta lakurantz uxatuko dituzue. Ulertu al duzue!

- Bai, aita. Zuk esan bezalaxe egingo dugu.

A ma da'hi abiatu zen baina ikusi zuenak negargura eman zion eta esan zion bere aitari:

- Aita, etor zaitez eta ikus ezazu hau.

- Zer nahi duzu ... ? O!

Ikuskizuna penagarria zen. Eguzkiaren Herriko ehiztariak bisonte guztiak hiltzen ari ziren banan-banan eta larrutu egiten zituzten. Zelaia lurrean zerraldo zeuden bisontez beteta zegoen. Hauen odola lakuraino iritsi zen eta orain ur gorria zeukan. Hiltzaileak beren buruzagi zen Datca-rekin zeuden lortutako larru eta haragiarekin, beren ehizaren une onenak aipatzen. Cherokeetarrak haiengana hurbildu ziren.

- Hara, azkenik iritsi zarete! Beranduegi ordea, ez duzue ehiza onik izango!- esan zien Datcak doinu adarjotzailez.

- Ez duzue hau egiteko eskubiderik! Behar zenutenaren hirukoitza baina gehiago ehizatu duzue eta gu ezer gabe utzi gaituzue! Jainkoek ez dizuete barkatuko.- erantzun zion.

- Hara bestea! Guk naturaren fruitua bakarrik bildu dugu eskubide osoz.

- Zantar halakoa! Damutuko zara egin berri duzunaz! Bihar eguerdin guda izango da hementxe gure artean.

- Hala izango da ba!

Bi buruzagiek elkarri begirada hotza botaz agurtu zuten elkar. Herrixkara itzulitakoan po lo' ma eta as'ki gehiago egiten hasi ziren. Gerlari bakoitzak bere zaldia modu ezberdin batez margotu zuen eta gorputza pinturaz jantzi zuten tankera beldurgarria hartu arte. Gerra-aizkora ere atera zuten lurpetik eta Sa la' li- Ga hi sti'ski-ri eman zioten gudan erabil zezan.

Zeruak ez zuen botere itxura onik. Jainkoak oso haserre zeuden. Hotz egiten zuen eta une batetik bestera euria has zitekeen. Bi taldeak zelaiaren alde bakoitzean zeuden beren zaldi gainetan. Bat-batean trumoia entzun zen eta honek eman zion hasiera guda beldurgarri eta odoltsuari. Indiarrak oihu izugarriak botaz sekulako abiadan gerturatzen hasi ziren. Bitartean geziak botatzen hasi ziren eta indiar asko erori zen eraso hartan. Hala ere, gudari gehienek oraindik ondo jarraitzen zuten. Geroz eta gutxiago falta zen bi aldeen arteko talkarako, oso gutxi. Elkar jotzear zeudela euria hasi zuen. Elkarrekin topo egin zutenean ia indiar guztiak lurrera erori ziren. Borroka bortitza hasi zen gudarien artean. Nahikoa parekatuta zihoazen, baina pixkanaka Cherokeetarrek abantaila lortu zuten eta abantaila hori handituz joan zen. Halako batean bi buruzagiek topo egin zuten. Biak ere egoera osasuntsu samarrean zeuden nahiz eta Datcak ebaki bat izan ezker besoan. Bakoitzak bere aizkora atera zuen eta Datcak zera esan zion:

- Beno, azkenik iritsi da ordua. Biok aurrez aurre.

Zirkuluan mugitzen hasi ziren oso astiro, bakoitzak eskuan aizkora zuela. Lehen erasoa eman zuena Datca izan zen, aizkora bularrean tinko sartzen saiatu zen. So la'li-Ga hi sti'ski-k azkar mugitu zuen gorputza eta muturrean ukabilkada bat emanez erantzun zion. Honek asko haserretu zuen eta sudurretik odola zeriola berari ostiko bat ematen saiatu arren lurrera joan zen. Azkar altxatu eta berriz ere borroka-jarreran jarri zen. Oraingoan listua bota zion aurpegira eta begian eman zion Cherokeetarren buruzagiari. Hau aprobetxatuz gogor jo zuen aizkoraz hankan eta lurrera bota zuen zauri handi bat eginda.

- Beno -esan zion Datcak mesprezuz- Hementxe dator zure heriotza.

Begietan su bizia piztu zitzaion eta aizkora altxatu zuen bere etsaia hiltzeko. Une hartantxe, jankoek Cherokeetarra lagundu nahi izan balute bezala, tximista bat erori zen guda zelaira eta Datca jo zuen erdiz erdi. Hura izan zen bere azkena. Bere seme A ma da'hi-k eta I na'li-k lagundu zuten aItxatzen Sa la'li-Ga hi sti'ski. Tristuraz begiratu zuen zelaia, hildakoz beteta baitzegoen.

- Herrixkara itzuli eta alde egin behar dugu - esan zuen negar malko bat bere aurpegian barrena jaisten zen bitartean.- Jada ezin dugu leku hau bizilekutzat hartu.

Eta pixkanaka, herren eginez hiru Cherokeetarrak herrira itzuli ziren euripean.

“I´ NALI”

FaLang translation system by Faboba