Azala
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 2098
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 2096
Gaur eman zaio 3.EUSKARALDIARI HASIERA. Beasaingo haurrek berriz, atzo jaso zuten Gartxiren bisita herrian. Mariren alaba Gartxik Euskaraldiari hasiera eman zion txikitxoenen artean.
HITZEZ EKITEKO GARAIA DA. Jarri zuen ahobizi edo belarriaprest pina soinean, jantzi zuen balkoiak banderolekin eta bizi euskaraz. Sorioneku izan gara euskaldunak aste honetan jaso dugun berriarekin, topatu den gure lehen euskal idatziak opari ederra eskeini digu iristear dagoen Euskararen eguna ospatzeko.
Euskaraldia, Euskararen eguna eta lehen euskal idatziaren aurkikuntza ospatzeko modurik hoberenea gurea den hizkuntz zaharra lau haizeetara zabaltzea izanik, bizi gaitezen euskaraz.
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 2078
Jaso Musikala hainbat pertsonaren borondatezko lanari esker jaio zen eta horrela jarraitzen du gaur egun ere. Horrek balio bikoitza ematen dio musikalari. Alde batetik, zuzendaritza ikastolako irakasleek osatzen dute, eta, bestetik, taulatuaren gainean zein beste hainbat lan eginez, ikuskizun bakoitzean Bigarren Hezkuntzako 50 mutil eta neska inguru ditugu, adin eta maila desberdinetakoak (lehenengo mailatik laugarrenera). Muntatzen, atrezzoa prestatzen eta abar laguntzen duten familien parte-hartzea ere aipatu nahi dugu.
9 ikuskizun egin ditugu, eta Euskal Herriko hainbat antzokitan egin ditugu emanaldiak. Baluarten eta BaraƱaingo Auditorioan aritu gara, baina baita Baionan, Donostiako Victoria Eugenia eta Kursaalean, Bilboko Arriagan eta Tuteran ere.
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 3982
SASKIAREN ESKAERA ERRIGORA.EUS WEB GUNEAN
EGIN ETA IKASTOLAN JASOKO DUZU