Azala
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 5221
AZAROAREN 5-6- eta 7an Aitzol eta Ander sukaldariak Beasaingo Ikastolan
Aurreko astean banatu genuen IKASTOLA aldizkarian ageri zen bezala, Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Center-ek (BCC), Ikastolen Elkarteak eta Eroski Fundazioak bultzatutako proiektua da “Ongizatea sukaldatuz”. Bertan parte hartuko dute LHko 3,4,5. eta 6. mailako ikasleek.
Tailerretan, teoria baino gehiago, aholkuak emango dituzte d. Aholku praktikoak. Aitzol eta Ander sukaldariak arituko dira beti. Ikasleak prozesu osoaz jabetzea ere badu helburu Hasteko, sukaldeko garbitasunaren eta antolaketaren garrantziaz jabetu dira. Garaiko osagaiak zer diren aztertu da, zein bertakoak, zein osasungarriak. Prezioari ere erreparatu behar zaiola, aukeran merkeagoak erosiz. Horiek guztiak komeni dira erabiltzea egunero sukaldean.
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 5709
Urriaren 30ekoa, Pilare Mendiak, Ordiziako Oianguren Institutuko Haur Hezkuntzako Moduluko irakasleak, MUGIMENDU ASKEari buruzkoa, batez ere 2 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei zuzendua dago. Haurrak Beasaingo Ikastolako haurtzaindegian dituzuenoi, hasi nahi dituzuenoi eta orohar interesa duzuen guztioi helarazinahi dizuegu gonbidapena. Hitzaldia arratsaldeko 5etan burutuko da euskaraz, eta 6etan gazteleraz. Hizkuntza-erabilera, espazioa eta gainerako guztia modu egokian antolatzeko izena eman behar da aldez aurretik ❑ Urriaren 30eko hitzaldira etorriko naiz/gara Izen-abizenak _____________________________________________________ Teknologia berrien arriskuak
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 5927
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak Beasaingo Ikastolak ikasturte hasieran DBH eskatuz egindako ekitaldiaren berri eman du. Bai paperezko edizioan eta baita internet bidez ere. Hona lotura |
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 6198
Urko Zurutuzak, Mondragon Unibertsitateko irakasleak, internet-ek geure bizitzan ekarri dituen aldaketen aurrean, internet-en erabilerak ekar ditzakeen arriskuak eta hauei aurre egiteko hainbat gomendio eskainiko digu. Gomendio eta arrisku hauetaz jabetu behar dugu helduok, geure eguneroko bizimoduan, eta are eta gehiago gurasook, geure seme-alaben heziketan izan dezaketen eragina dela eta.
Gonbidatuta zaudete hitzladira . Arratsaldeko 5etan hasiko da euskaraz eta 6:15ean erdaraz.