|
Beasaingo Ikastola Euskal Herriko Ikastolen Elkartean dago eta Herri Onurako kooperatiba da. Beasainen erdian ari da , 0-12 bitarteko irakaskuntzan . Gaur egun 250 ikasle matrikulatuta dauzka eta 2 urteko gelarako 36 plaza ditu 2014-15 ikasturterako. Hazten ari gara eta ikasturte honetan 400 m2 berri erabiltzen hastera goaz.
Jaurlaritzak otsailaren 14ra bitarte ireki duen matrikula-kanpainarako jakingarriak topatuko dituzu atal honean :
Harremanetarako:
|
|
![]() |
Urtero bezala, Santa Ageda bezperan kantuan egingo izan genuen Beasaingo Ikastolan. Plan borobila dugu . Urtero bezala haurrekin kantuan aterako gara 15:00etan. Gero txokolate jana egingo dugu eta 4:30etan Patxin eta Potxin pailazoak izango ziren gurekin.Gozatu ederra hartu genuen elkarrekin.
Argazki batzuk, hurrengo urteetarako inbidiagarri
Urtarrilaren 14an sinatu du Ikastolak Beasaingo Udalarekin hitzarmena eta aurrerantzean orain arte Gurutze Gorriak erabiltzen zituen lokalak eskura izango ditu.
Beasaingo Ikastola hazten ari da eta momentu honetan 250 ikasle ditu matrikulatuta. Bere hazkundea medio, 2013-14 ikasturte hasierarako aurreikusten zuen lokal hauek obratzea, baina ikasturtea hasita dagoenez oraingoz txukunketa sakon bat emanda sartuko da bertara , eta opor-garai bat profitatuz antolatuko ditu erabat hurrengo ikasturteetarako erabilerak.
Balio Anitzeko gelaz gain, aniztasunari erantzuteko osagarriak diren espazioaz baliatuko da. 400 metro hauetan.
Udal Gobernuak (Bildu eta Aralar) eta PSE-k bultzatu dute akordioa.
Aldi berean Beasaingo Ikastolak jangela inguruan erabiltzen dituen ERAGINEZeko lehen solairuko hainbat gela ere udalaren esku geratuko dira bost urtez.
Informazio gehiago :
![]() |
2012ko maiatzaean aurkeztu zuen Ikastolak Hezkuntza sailaren aurrean bere proiektua. Horretarako EHIko ordezkariekin eta Beasaingo alkatearekin batera joan ginen. Bi erakundeen adostasuna izan arren, ezetza jaso du Ikastolak.
DBHko baimenei emandako ezetzaren ondoren ANDRAMENDI HERRI ONURAKO IRAKASKUNTZA KOOP. ELK.eko lehendakari eta lehendakari ohiek idatzitako gutun bana argitaratu dute Berrian ( laburrago) eta Garan.
Segidan dituzue gutunak eta baita bertan agertzen diren hainbat dokumentuetara jotzeko moduko estekak ere.
Irakurri eta zabaldu. Mila esker
HEZKUNTZA SAILA ETA ARBITRARIOTASUNAZ ( Berria)
HEZKUNTZA SAILA ETA ARBITRARIOTASUNAZ Beasaingo Ikastolatik ( Gara)