• Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Agurra da ongietorria eta Andramendi, Beasaingo ikastolazaleen altzoa.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Euskaltzaleak gara, eta eskuarekin mintzatzen gara hitzak iristen ez diren lekura.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Kabitzen da mundua gure geletan, eta gure umeak mundura ateratzen dira.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Senaz sortzen dugu, sorlanak zentzatzen gaitu.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Nortasunik aberatsena, besteena bere baitan biltzen dakienarena.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Osatu nahi dugu Euskal Herria, osatuko gaituzten errealitateekin.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Munduaren abiadura hartu dugu, bizkor eta sendo.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen.

Izan ez baduzu, zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu, bere erabilera onartzen duzula. ezagutu gehiago Badakizu gehiago

Onartzen dut

Nola erabili Google cookieak erabiltzen

Cookie bat bisitatu web guneak duzu eta webgunearen zure bisita buruzko informazio gogoratzea ahalbidetzen nabigatzailea bidaliko hala nola, zure gogoko hizkuntza eta beste aukera gisa, eta horrek zure hurrengo bisita erraztu dezake eta gunea osatzen testu-zati txiki bat da lagungarria aurkituko dituzu. Cookies oso paper garrantzitsua dute, horiek gabe webean erabilera esperientzia gehiago frustrating bat izango litzatekeelako. Informazio gehiago...

oharra    menua   argazkiak   matrikula1   KIROLA

Azala

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

euskaraldia beasain1Beasaingo Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak Euskaraldiko talde-argazkian (2018-10-19)Andramendi Beasaingo Ikastolan ere bat egin dugu Euskaraldia ekimenarekin; gogoratuko zareten bezala, joan den urriaren 19an, Euskaraldiko talde-argazkia atera genuen, ekimenari babesa erakusteko. Baina horretaz gain, beste hainbat ekintza egingo ditugu datozen egunotan Euskaraldiaren harira!!

Euskaraldia Beasaingo Ikastolan:

Azaroak 23, ostirala:

● 15:00: LH 6. mailako ikasleek, udaletxeak antolatutako emanaldi berezi batean hartuko dute parte Gernika pasealekuko frontoian, Emakumeen Aurkako Indarkeria desagertzeko Nazioarteko Egunaren harira

● 16:15: Euskaraldiaren hasiera ospatzeko, HH 5. mailako gurasoek prestatuta gaztaina-jana egingo da ikastolan

Azaroak 30, ostirala:

Abenduaren 3a ikastolan jaieguna denez, egun horretan ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Urtero bezala, hainbat ekintza egingo ditugu.

Horrez gain, Euskaraldiak irauten duen 11 egunetan, gure ikasleek hainbat ekintza ezberdin egingo dituzte: LHkoek adibidez, beraien kartelak eta Ahobizi/Belarriprest txapa bereziak erakutsiko dizkigute. DBHn, ostera, Euskaraldiarekin lotutako erronka bereziak egingo dituzte, gaiari buruzko ikasmaterial bereziak lantzearekin batera.

Euskaraldia Beasainen:

Beasain herri mailan ere, hainbat ekintza burutuko dira datozen egunotanEuskaraldia dela eta (iinformazio gehiago eta zehatzagoa link honetan aurkituko duzue: https://beasain.euskaraldia.eus/)

Azaroak 21, asteazkena: Andoni Egañaren hitzaldia, 19:00etan, Igartza jauregian

Azaroak 23, ostirala (Euskaraldiaren 1. eguna): txapa-jazte ekitaldia;, Takolo eta Pololo pailazoen emanaldia, 17:30ean Udaletxeko plazan

Azaroak 28, asteazkena: Euskaraldia eta euskararen erabilgarritasuna mahai-ingurua, 19:00etan, Igartza jauregian (parte hartzaileak: Aitor Sarriegi, Idurre Eskisabel, Lorea Agirre eta Ekaitz Goikoetxea)

Abenduak 1, larunbata: Irakurle taldearen elkarretaratzea, 18:00etan, Igartza jauregian (Gonbidatu bereziak: Uxue Alberdi eta Juan Kruz Igerabide)

Abenduak 3, astelehena (Euskaraldiaren 11. eguna eta Euskararen Nazioarteko Eguna): amaiera-ekitaldia, 19:00etan, Udaletxeko plaza azpian

Anima zaitezte ekitaldi hauetara! Beasaingo Ikastolan ere Euskaraldiarekin bat!

euskaraldia beasain

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
GENERO  IKUSPEGIA  ETA  GIZON  EMAKUMEEN  "OSATZE"  PROZESUAK  BIDERATZEN  ETA  ELKARTZE N
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

dbh1DBHko ikasleak Donostiako Miramongo Zientzia Museoan ( 2018-10-09)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gure ikasleek zientzia eta natura lantzeko aukera izan dute, urrian zehar egin dituzten egun osoko bi irteeren bidez.

Pasa den urriaren 9an, Donostiako Miramon auzoko Zientzia museora joan ziren. Bertan, ikastalde bakoitzak hainbat tailerretan hartu zuen parte: besteak beste, astronomia, matematika manipulatiboa, kimika tailerra, eta elektrizitate tailerra egin zituzten. Tailerren ostean, museoko hainbat sailetan libreki ibiltzeko aukera ere izan zuten!

Urriaren 22an, berriz, Zumaiako Flyschetara joan ziren, eta bertan, behaketa-lan bat egin zuten, hango animaliak behatuz eta bertako espezieen lagin ezberdinak hartuz. Eguraldia lagun, eta eguna ondo bukatzeko, Zumaiako Santiago hondartzan bazkaldu zuten!

dbh2DBHko ikasleak Zumaiako Flyschetan ( 2018-10-22)

 

 

 

 

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

Lehen Hezkuntzako gure ikasleak ez dira geldirik egon egun hauetan! Klaseetan landutako gaietan zuzenean sakontzeko hainbat irteera egin dituzte, eta oso ondo pasatzeaz gainera, gauza asko ikasi dituzte!

LH 1. eta 2. mailako ikasleak, Pasaiako Albaola ontzi-museoa bisitatzera joan ziren pasa den ostiralean (urriak 26); bertan ontziak nola berreraikitzen edota konpontzen zituzten ikusi eta ikasi zuten.

LH 1. eta 2. mailako ikasleak Pasaiako Albaola ontzi-museoan (2018-10-26) LH 1. eta 2. mailako ikasleak Pasaiako Albaola ontzi-museoan (2018-10-26)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LHko 3. eta 4. mailako ikasleak, berriz, Baliarrainera joan ziren pasa den ostegunean (urriak 25). Bertan, Ibiurgo urtegia zuzenean ezagutu zuten, urtegi batek nola funtzionatzen duen ikasiz.

lh2LH 3. eta 4. mailako ikasleak Baliarrainen (2018-10-25)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eta LH 5. eta 6. mailako ikasleak aldiz, Oiartzungo Arditurriko meategietara joan ziren pasa den ostiralean (urriak 26), meategi bat zuzenean ikusi eta bertan lana nola egiten den ikastera.

lh3LH 5. eta 6. mailako ikasleak Oiartzungo Arditurriko meategietan (2018-10-26)

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

Aurtengo Errigorako kanpaina: saskiak eskatzeko aukera

Urtero bezala, Errigorako kanpaina martxan da. Aurtengoan, bi saski daude aukeran, beltza eta zuria, eta saski bakoitzak 50 euro balio ditu. Eskaera formulazio bidez egin ahalko da azaroaren 12a baino lehen.

Aurtengoa Errigorako bosgarren kanpaina izango da. Ekimen honen helburu nagusiak Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herrian barrena zabaltzea eta bertako euskalgintza mugimenduari bultzada ematea dira, herrigintza, auzolana eta lan kolektiboa oinarritzat hartzen dutelarik.

Anima zaitezte, eta egin ezazue zuen eskaera!

Informazio gehiago: www.errigora.eus

erri gora2018

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

4.fw.png9.fw.png14.fw.png16.fw.png8.fw.png6.fw.png15.fw.png3.fw.png7.fw.png10.fw.png1.fw.png12.fw.png2.fw.png13.fw.png11.fw.png5.fw.png