IKASTOLAK izango da ikastolen mugimendua izendatzeko erabiliko dugun hitza.

Ikastolok marka berria estreinatu dugu. Erronka berriak ditugu euskal gizartean eta ikastolek ilusioz heltzen diegu erronka berriei, ikuspegi berrietatik jardunez, egitasmo berriak sortuz, erantzun berriak eskainiz, eta orain marka berriarekin. IKASTOLAK da ikastolen mugimendua izendatzeko erabiliko dugun hitza, Ikastolen Elkartea ordezkatu duena. IKASTOLAK hitzak berak deskribatzen baitu ongien gure komunitatea, 115 ikastolak, 46.000 familiak, 55.500 ikaslek, 3.700 langilek eta milaka ikastola lagun eta ikastolazalek osaturikoa, “eta batez ere, zenbakiak baino askoz haratago iritsi nahi duen proiektu herritar bat”, ekitaldian azpimarratu denez: “Biharko euskal herritarrak gaurtik hezten dituen hezkuntza sare eraldatzailea osatzen dugu”.
Errigoraren izenean ESKERRIK ASKO beste urte batez Eskutik Eskura kanpainarekin bat egin duzuenoi baina baita lehen aldiz eskaera egiteko pausoa eman duzuenoi ere! Egin duzuen hautuari esker denontzako onuragarria den elikadura-eredu berri bat indartzen ari zarete, ekoizleak, herritarrak eta gure lurra babestea helburu duena.
