Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

Igandean Korrika amaitu zen Baionan. Beasaingo Ikastolak aurreneko egunetik eta hasiera-hasieratik ekin zion. Bideo honetan , lehen eguneko geure haur txikienen lekuko-hartzea Ikastola atarian, eta gauean Artezkaritza Kontseilukoena.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

Entseiuak apirilaren 8an hasi behar ditugunez, ikasle bakoitzak 2 makila ekarri behar ditu lehen eskola eguean bertan. Animo haurrok ! Hona....1999ko maiatzean parte hartu genuenean egindako irudi batzuk !.

DANBORRAK JO ETA EUSKARAZ BIZI !

danborradak1.gif danborradak2.gif danborradak3.gif

danborradak4.gif danborradak5.gif danborradak6.gif

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
cajarural1    

CAJA RURALeko txirrindulari taldeko Alberto Santz eta Fabrizio Ferrari etorri dira Ikastolara, eta esplikatu digute zer nolako lana egiten duen taldean , eta nolako garrantzia duen eguneroko lanak eta elkarri laguntzeak gero irabazi ahal izateko, nola lana ondo egin arren ez den beti irabazten.... Haurrak txoratzen egon dira, eta LHko ikasleentzako kamisetak eta egutegi batzuk utzi dituzte. Helduak ere txoratzen egon gara, txirrindularitzaz bezala bizitzaz eta Ikastolako filosofiaz ari zirelakoan !

Ah.... esan digute Apirilaren 7-8an Beasainen izango direla eta joateko haurrekin beraien autobusera. Pozarren hartuko gaituztela. Halakoak dira, izan ere, gure ikasleak !

1.jpg 2.jpg 3.jpg

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
   

Martxoan zehar kultur ekintza asko ari gara antolatzen. Aste honetan Zinemaldiko Jaialdia eskainiko dugu. Bertan 2 urtetik 12 urtera bitarteko ikasle guztiek hartuko dute parte : antzerkia, kantuak, dantza, majia saioak.... Arratsaldeko 5etan hasiko da saioa. Tartean atsedenaldi txiki bat egingo da, haur txikiak dituzten familiek atera beharrik badute erabili ahal izan dezaten.

Aurreko urteetako Kultur Asteko irudiak www.beasaingoikastola.com orrian ikus ditzakezue Irrati-Telebistak atalean

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

Goizean ( eta eguraldi onez ) Ikastolako atarian . Haur Hezkuntzako talde guztietako ikasleek hartu eta eraman dute lekukoa. Arratsaldean KORRIKA TXIKIA antolatuta zegoen, eta egin egin dugu... baina Udaletxeko arkupetan. Lizeokoak eta Beasaingo Ikastolakoak. Eta gauekook ere pronto ! Oriamendi kaleko autobus geltokian hartuko du Ikastolak lekukoa DOLAREraino. 10:30etan!

Hona argazki batzuk. Besteak bihartik aurrera

1.jpg 2.jpg 3.jpg

4.jpg 5.jpg 6.jpg

7.jpg 8.jpg 9.jpg

FaLang translation system by Faboba