Ostiral honetan, ikasturteko lehen irratsaioa grabatuko dugu. Titilimundi Kuanto! berriz ere martxan da Ikastolan. Astelehenean, hilak 11 irratsaioa entzungai izango duzue Ikastolako webgunean. Bestetik, Aurreko larunbatean MANTANGORRI Berriako gehigarriak Titilimundi Kuanto! Irratsaioaren inguruko erreportaia argitaratu zuen. Irakurtzeko aukerarik izan ez zenutenontzat hemen duzue ikusgai!
Bihartik aurrera Beasaingo Ikastolako ikasle eta gurasoak BCCko Ander Gurrtxaga eta AItzol Zugastirekin otordu osasuntsuak prestatzen ikasten. Gurasoekin sukaldari Iban Mate izango dugu ostegun arratsaldean. Hona egitasmoaren helburuak.
![]() |
Errigora: 50 euroko saski bat, aldi berean euskalgintza eta nekazariak babesteko
Errigora kanpaina abian da: Nafarroako Erriberako produktuak salgai jarriko dituzte, azaroaren 14a bitarte, aldi berean nekazariak eta euskalgintzan ari diren hainbat elkarte laguntzeko. Kalitatezko eta bertako produktuak hartu, eta Euskal Herri osoko kontsumitzaileen esku jarri, saski bakarrean, 50 euroan. Erriberan euskalgintzan ari diren hainbat elkarterentzat izango da jasotako diruaren %25. KUTXA Ikastolan ikus dezakezue.
![]() |
AZAROAREN 5-6- eta 7an Aitzol eta Ander sukaldariak Beasaingo Ikastolan
Aurreko astean banatu genuen IKASTOLA aldizkarian ageri zen bezala, Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Center-ek (BCC), Ikastolen Elkarteak eta Eroski Fundazioak bultzatutako proiektua da “Ongizatea sukaldatuz”. Bertan parte hartuko dute LHko 3,4,5. eta 6. mailako ikasleek.
Tailerretan, teoria baino gehiago, aholkuak emango dituzte d. Aholku praktikoak. Aitzol eta Ander sukaldariak arituko dira beti. Ikasleak prozesu osoaz jabetzea ere badu helburu Hasteko, sukaldeko garbitasunaren eta antolaketaren garrantziaz jabetu dira. Garaiko osagaiak zer diren aztertu da, zein bertakoak, zein osasungarriak. Prezioari ere erreparatu behar zaiola, aukeran merkeagoak erosiz. Horiek guztiak komeni dira erabiltzea egunero sukaldean.