Isil-gordeka prestatutako hitzak, bertsoak, kantuak, dantzak... dugun onena eman ondoren, nahi dugun onena jasotzeko eguna : gure ikasleak besarkatuz eta hainbeste urteren ondoren elkarrekiko lotura gozatuz. Horixe opatu ziguten gure DBH 4ko ikasleek. Eta hauxe opatu nahi izan zien ikastolak: ezagutzen ditugula - batzuekin 16 urte haundi gozatu dugu-, maite ditugula eta noizbait, badakigula, beraiek zainduko gaituztela guk zaindu ditugun bezala. Euskal nortasunak, parekidetasunak, aniztasunak eta lurra maitatzeak elkarrengana lotuago sentiarazten gaituela, gizakoiago.
Mila esker gure gazteoi : hemen duzue zuen tokia, gurekin garatu dadin zuen etorkizuna.
Beasaingo Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleak Idiazabalen izan dira. 2021-06-11
Patxi Bisquert Beasaingo Ikastolarra etorriko da ekainaren 10ean, 10:30etan Omburaren itzalaz eta euskal zinemagintzaz aritzera. DBH3-4ko ikasleekin egongo da.
| |
![]() |
Peru Madgalena idazlea Beasaingo Ikastolan izan zen atzo. HH5eko ikasleekin eta Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleekin partekatu ditu ipuina, istorioak eta pasadizoak. Goiz-pasa ederra ! Mila esker Peru. Hurrengo liburura bitarte!
| |
|
Zirimolak martxan du udako eskaintza. Ikastola batzuk eguneko udalekuen eskaintza zabaldu duzue, Eman Hegoak izenekoa (3-12 urte bitarteko umeentzat)