Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Goierriko hainbat udalerrik antolatuta, Goierrin indarkeria matxistarik ez lehiaketa antolatu dute. Hirurogei lan aurkeztu dira, eta DBH4ko ikasleek jaso dute lehen saria, eta DBH2 mailakoek 2. saria. Talde osoaren lana izan da, eta biek bideo bana aurkeztu dute, baina bideoarekin batera baziren beste forma artistiko batzuk ere: marrazkia, bertsoak, kantua...

Zorionak! Gazteen ikuspegiak aberasten gaituzte. Segidan ikus dezakezue sari-ematea, abenduaren 22an gertatu zena eta ondoren duzue lotura. Eman diren herrietako aipamen berezien ondoren ikus daitezke azken minutuetan hiru lan irabazleak, eta horien artean gure ikastolako biak.

FaLang translation system by Faboba