Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Errigorakartela1    

Errigorak abian jarritako ‘Hegoaldeko uzta euskarari puzka’ kanpaina azken txanpan sartu da. Aste hau da saskiak eskatzeko azkena. Zehazki ostegun honetan, azaroaren 14an, amaitzen da eskariak egiteko epea.

Gogoratu behar da kanpaina honek bi helburu dituela: batetik, Nafarroako hegoaldeko nekazaritza promozionatzea, eta, bestetik, Erriberan euskara sustatzea, saldutako saski bakoitzaren etekinak Erriberako euskalgintzara bideratuko baitira, tartean, Lodosako Ikastolara. Hain zuzen ere, ikastolen bitartez saldutako saskien etekin guztiak Lodosako ikastolari laguntzeko bideratuko dira.

Kanpainaren sustatzaileak pozik dira, iaz abiatutako ekimenak aurten erantzun sendoagoa izan duelako. Ikastoletan ere oihartzun handia izan du, baina ikastola batzuetatik beste batzuetara aldea handia da. Horregatik, eta kanpainaren azken egunak direla kontuan hartuta, azken ahalegina egitera deitu dute Errigoratik, aurtengo kanpainak oraindik ere arrakasta handiagoa izan dezan.

FaLang translation system by Faboba