Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

 

Loaldiaren iraupena adinaren arabera honako hau da:

- Erditu ondoren eta hiru hilabete bitartean, 16-20 ordu bitarte.

- Hiru eta bederatzi hilabete bitartean, egunez 3 bat ordu eta gauez 12, etenaldi batzuekin.

- Bederatzi hilabete eta bi urte bitartean, gauez 12 ordu edo zerbait gutxiago eta egunez gutxitzen joango da egiten duena arratsaldez izango delarik.

- Bi eta hiru urte bitartean, gauez 12 bat ordu eta 2 orduko siesta.

- Lau eta bost urte bitartean, denera 12 ordu egingo ditu, siesta ordu betekoa izango delarik. Loaren heldutasun prozesua ez oztopatzeko, komeni da jakitea haurtxoen loaldia eta helduona ez dela berdina. Loaldia fase desberdinetatik pasatzen da, REM izeneko fase batetik ( lo arina, ametsak egiten diren momentua) EZ REM fase batera pasatzen da ( lo sakonagoa, ametsik gabekoa). Fase hauek ziklikoki tartekatzen joaten dira.

Helduok EZ REM fasetik hasten dugu gure loaldia eta haurtxoak berriz, REM fasetik. Bestalde, helduok poliki-poliki pasatzen gara fase batetik bestera. Haurtxoa berriz, ez. Horregatik helduok tirada batean egiten dugu lo gau guztian eta haurtxoak, behin eta berriz esnatzen dira.

Hau dena kontutan hartuta, helduok egiten ditugun zenbait akats ekidin ditzakegu.

Gurasok pentsatzen dugu, haurtxoa esnatzen bada gosea duelako izango dela. Holakoetan, amak titia ematen badio, bere aprendizaia oztopatu besterik ez dugu egingo. Elikatzen badugu, loaren fase batetik bestera pasatze hori etengo dugu. Beraz, hobe da pixka bat itxarotea. Haurrak berehala hartuko du lo.

Batzuetan helduon besoetan hartzen du lo eta pentsatzen dugu, hamabost minutu pasa eta gero, sakonki hartu duela lo baina ez dezagun ahaztu haurtxoa REM fasetik ( lo arina) hasten duela loaldia eta posizioz aldatzean errazago esnatzen lagunduko diogula. Beraz, hoberena da haurtxoa toki berdinean uztea lotan. Esnatzen bada hartuko du lo berriro.

Bigarren hilabetearen hasieran, gaueko loaldia luzatzen hasten denean,arratsalde aldera haurrek negar krisialdiak izaten dituzte. Krisialdi horiek burmuineko kilikadurarekin (excitación) zerikusia dute, gaua eta egunaren tartekatze horri egokitzen hasterakoan, eta ez berriz gosearekin. Krisialdi horiek ez dira konpontzen titia edo mimoak ematen.

Zer egin haurrak lotara joan nahi ez dutenean?

Batzuetan sei edo zazpi urterekin gertatzen da eta beste batzuetan bi edo hiru urterekin.

Zer egin? Oso garrantzitsua da era metodiko batean jokatzea. Lehendabizi geuk ezarriko dugu lotara joateko ordua. Ohera eramango dugu eta hamar bat minutu egongo gara berarekin, hitz egin, entzun, ipuin bat kontatu. Gero joan egingo gara. Haurra jaikitzen bada, lehenengo aldian amak eraman badu ohera, oraingoan aitak eramango du, haserretu gabe. Honela haurra konturatuko da bai amak eta bai aitak berdin pentsatzen dutela. Berriro azaltzen bada, hasieran ez ikusiarena egingo dugu, ea lotara joaten den, baina berak atentzioa eman nahi badu, orduan ohera eramango dugu baina oraingoan gure haserrea azalduko diogu. Ez gara geldituko hitz egiten eta denbora pasatzen berarekin.

OSO GARRANTZITSUA! Beti gauza bera egingo dugu, hau da, gure humorearen arabera ez gara hasiko aldatzen, egun batean oso haserre jarriaz eta beste egun batean berarekin jolastuz.

Beraz, hasieran ez gara haserretuko, bestela pentsatuko du lotara joatea zigor bat bezala dela. Lotara deskantsatzera joaten da eta plazer hortaz disfrutatzen erakutsi behar diogu. Batzuetan haurrak larritasunez esnatzen dira gauaren erdian. Izan daiteke amets gaizto bat egin duelako. Guk egin behar duguna da haurra lasaitu. Normalean hiru urtetik aurrera ez da hau gertatzen.

FaLang translation system by Faboba