Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 
     bi joan 217    
 
JOAN CAUNI
E mailan. 2. saria.
   

Joan Cauni dut izena. Errumaniarra naiz baina Beasainen bizi naiz 2006. urtetik. Beasaingo Ikastolan Lehen Hezkuntzako 5. maila egiten ari naiz eta lehenengo aldia da bertsotan sari bat irabazi dudala. Horregatik asko poztu naiz. Marraztea, pintatzea eta kirola egitea gustatzen zait.

 Gure lurra

Doinua: Astoa ikusi nuen

1.- Animaliak nola
Ditugun maiteak
Urduri, nekatuta
Sufrimendu pilak
Guk ikusten ditugu
Lanean umilak
Odol husten dituzte
Eta horrela hilak
 
2.- Mendi eta basoei
Gaur nago begira
ez dugu bota behar
zaborra mendira
basoan ere bada
nahiko gauza pila
landare eta txoriak
zaindu behar dira
 
3.- Animali asko ari
dira desagertzen
tigrea eta baleak
ez dira ikusten
gehiago ere bai, ez
baditugu zaintzen
arazo honek asko
gaitu gu kezkatzen
 
4.- Gure planeta handian
bizitzeko ura
ta atmosfera garbia
dena beharko da.
animali, landare
ez zazu egin duda
eta bialdu ondotik
dugun kutsadura
FaLang translation system by Faboba