2025-11-01 | Hezkuntza eskaintza
Bigarren hezkuntza
Ikasle bakoitzak bere ibilbidea egin dezan, norberaren beharretatik abiatuz eta garapen pertsonala eta akademikoaren jabe eginez.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokion etapa da, 12-16 urte artekoa. Ikastolako Bigarren Hezkuntzako etapan, Ikasleekiko begirada hurbila ardatz hartuta, norbera izaten ikastea eta besteekin elkarbizitzen ikastea ditugu ardatz nagusiak gure metodologian. Horregatik egun ditugun eta etorkizunean izango ditugun erronkei aurre egiteko gai diren pertsonak garatzen laguntzen dugu etapa honetan ere.
EKI proiektua: Euskal curriculumean, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarrituz.
Euskaran ardazturiko eleaniztasuna bideratzen da DBH, ingelesaz sakonduz eta Frantsesa hautagai.
Tutoretza eta orientazio pertsonala bideratuz: gertuko jarraipena familiekin elkarlanean
IKTen erabilera arduratsua bultzatuz.
Ikasleen gaitasun anitzak garatuz.
Disziplinarteko proiektuak.
DEI-hedatze proiektua.

DBHko ordutegia
- Goizez: 8:00-14:00
- Arratsaldez: Hedatze proiektua
DBH egutegia 25-26 ikasturtea
Gelen Kokapena
- Erauskin kalea (Urbialde plazapea)