1965-1975

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

2.5. EKONOMIA

Ikastolek ez zuten inongo diru-laguntza ofizialik izan harik eta gutxieneko sendokuntza bat iritsi zuten arte (ikus hurrengo aroa: 1969-74). Orduan Hezkuntza Zerbitzua kudeatzen zuen Estatuari egundoko premiak estaltzen zizkioten, baina denak guraso eta laguntzaileen patriketatik atera behar izan zuten. Horrek, ikastetxe baterako normalak ez ziren egoera anitz sortu zuen...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

2.4. UDALEKUAK

Ikastolek edo Ikastolen inguruko ekintzaileek sortutako ekintza berezi--berezietako bat, udalekuena da. Beasain bezalako industrialde ertain nahiz handiko herrietan, familia erdaldun edo erdi-euskaldunetako haurrak ere berehala hasi ziren Ikastoletan matrikulatzen. Horrek noski, ikasle haiek euskararik ikastekotan, ikasgelaz kanpo ere, etxean lor ezin zezaketen euskara-erabilpena beren eguneroko gauzetan nola-hala bermatu beharra zegoela ikusi zen...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

2.3. LEGEZTAPENA ETA FEDERAZIOA

Ikastolak, Beasainen eta beste herrietan, ezkutuan sortu ziren, legez kanpo, orduan eta noiznahi ere horrek eskatzen duen ausardiarekin. Pentsatu, besteak beste, umeen etorkizuna zegoela jokoan. Orduko Francoren Diktadurak, etsaien sehaskatzat hartu zituen hasiera-hasieratik eta gaur egun oraindik ere, urte asko iragan ondoren, halatsu ikusten dituzte espainiar nazionalistek. Ondorioz, ahal ziren traba, langa, oztopo eta eragozpen guztiak jartzen saiatzen ziren Agintariak. Bestalde, oso zaila ere ez zen. Ahal zen moduan sortuak ziren...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

2.2. HAZKUNTZA ETA LEKU-BEHARRA

Aipatutakoaren arabera, areto-gabezia zen beste arazo handia eta zetozen ikasturteetarako herri guztian bila hasi behar izan zuten, ikaslerik behintzat ez zirudien faltako zenik-eta. Hala bada, Andre Mari kalearen eta Erauskin kalearen artean, “Gurutze erako etxe edo dorrea” (Erauskin kaleko 4.ena) eraiki berria zen Joan Kruz Olano jn.aren soroan eta bere jabetzan gelditu zitzaizkion etxearen beheko aldeak. Gurutzearen lau besoek bazuten altuerarik beheko aldean tarteko oin bat ateratzeko...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

2.1. SORRERA

1964a zen. Gipuzkoako zenbait herritan (gerra aurrean Ikastola ezagutu zutenetan nagusiki) Ikastolak irekitzen hasi ziren. Garai hartan haurrak normalean 5 urterekin hasten ziren eskolara.

Ikastolek ordea, 3 urteko umeak hezten hasteko apustua egin zuten hasiera-hasieratik, geroago 2 urtekoak hartzekoa eta 0-3 urte arteko haurtzaindegiak jartzekoa egin duten bezalaxe, horretan ere aitzindariak izan dira-eta. Giro horretan, 1964-1965 Ikasturtean eskolaurrean hasteko moduko haurrak zituzten hiru guraso ausart (Joanito Erguin, Joanito Agirre eta Josetxo Zufiaurre), harremanetan jarri ziren beste batzuekin, beren seme-alabek eskolatze osoro euskalduna izan zezaten Ikastetxe bat irekitzeko asmoz...

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

1.fw.png8.fw.png4.fw.png2.fw.png14.fw.png9.fw.png5.fw.png12.fw.png13.fw.png3.fw.png6.fw.png10.fw.png16.fw.png15.fw.png11.fw.png7.fw.png