Liburu eguna

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

BERTSOAK

kimetz furundarenaKimetz Furundarena Agirre/ D Maila. Izenburua: ​Gure amets ikusezinak
Izengoitia: ​Higinio
Arloa: ​Bertsoa
Maila: ​D

GURE AMETS IKUSEZINAK

Doinua​: Ihesa zilegi balitz

 
Denek diote: lotuta daude
kirola ta osasuna,
geldi egonda gaixotzen zaigu
gorputza eta garuna.
Hori entzunda, kirola egiten
pasatzen dugu eguna
ez dakit ez ote den gehiegi
honek duen oihartzuna.

Txikitan hasi ginen eskolan
elkarrekin kirolean,
entrenamendu eta partidak
dena giro ederrean.
Ederra zirudien honek, bai,
baina ni han, egonean,
aulkian ibili behar honek
uzten nau aldamenean.

Beti sinistarazi digute
denok berdinak garela,
gizartean ditugun aukerak
denon eskura daudela.
Urte hauetan konturatu naiz
hori ez dela horrela,
gure ametsak gizarte hontan
ikusezinak direla.

Taldeak egiteko garaian
dago ezaugarri pila,
ezinduokin egiten dute
aparteko borobila.
Zergatik ezin dugu osatu
denok batera kuadrilla?
oinez ez ibiltzeak ez baitu
egiten bat inutila.

Kimetz Furundarena Agirre


2019 1   2019 2 2019 3  2019 4   2019 5
   2019 6   2019 7       

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

13.fw.png15.fw.png5.fw.png3.fw.png2.fw.png1.fw.png14.fw.png8.fw.png7.fw.png12.fw.png4.fw.png9.fw.png16.fw.png10.fw.png6.fw.png11.fw.png