Liburu eguna

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

PROSA

ikastolako saridunak 2020Enaitz Bueno / F Maila. Lanaren izenburua: Gaizka eta hiru katuak
Egilearen izengoitia: Molin Atala: prosa
Maila: F

GAIZKA ETA HIRU KATUAK

Bazen behin Hernanin baserri handi bat. Baserri horretan Gaizka, bere emaztea eta emaztearen hiru ahizpa ezkongai bizi ziren. Gaizka gaizki moldatzen zen bere emaztearen hiru ahizpekin, ez zutelako batere laguntzen. Gaizkak 36 urte zituen. Ilehoria zen, begi handiak eta urdinak zituen. Sudur txikia zuen, aho handia, lepo luzea, gorpuzkera zabala eta hanka luzeak. Jatorra, alaia eta ausarta zen.

Egun batean, Gaizkak eta bere emazteak, pastel bat egin zuten eta lotara joan ziren. Hurrengo egunean altxatu egin ziren eta pastela ez zegoen, apurrak bakarrik zeuden. Denak harriturik gelditu ziren. Orduan, berriro pastela egitea erabaki zuten eta berriz lotara joan ziren. Hurrengo egunean berriro ere apurrak bakarrik aurkitu zituzten. Gaizkak, haserreturik, esan zuen:

- Zer pasatzen da, hau oso arraroa da!

Orduan zerbait susmatzen hasi zen. Berriro pastela egin zuten baina Gaizka ez zen ohera
joan. Sukaldeko armairuan ezkutatu zen. Orduak eta orduak pasatu ziren eta ez zen ezer gertatzen. Azkenik, nekatuta, loak hartu zuen. Ordu batzuk geroago, Gaizkak hotsak entzun zituen eta esnatu egin zen. Emaztearen hiru ahizpak ziren. Barrezka ari ziren. Bat-batean hau esan zuten:

-Sasi guztien gainetik, laino guztien azpitik!

Desagertu eta katu bihurtu ziren.

Hori ikusi zuenean, Gaizka harrituta gelditu zen eta berdina egitea pentsatu zuen “Sasi guztien azpitik laino guztien gainetik!”. Baina, alderantziz esan zuen. Orduan, hegan joan zen sasi guztien azpitik eta laino guztien gainetik. Kolpe handiak hartu zituen eta gorputz guztia urratuta bukatu zuen, baina katu bihurtu zen. Sukaldean 3 ahizpak zeuden katu bihurtuta. Gaizka ikusi zutenean pixka bat harrituta gelditu ziren. Sorginek hau esan zuten:

- Baina zer katu da hori?

Une horretan ez zioten garrantzi handirik eman, beste baserri bateko katu normal bat zela pentsatu zutelako. Pastela jatera hurbildu ziren eta Gaizkak borroka egin zuen hiru sorginekin. Hiru ahizpek korrika alde egin zuten Gaizka oso indartsua zelako.

Hurrengo goizean Gaizkaren emaztea gosaria egiten ari zela bere hiru ahizpak azaldu ziren sukaldera. Gorputz guztia kolpez beteta zeukaten. Harrituta, zera galdetu zien:

- Zer gertatu zaizue?

- Goizean goiz zaldian ibiltzera joan gara eta erori egin gara.- erantzun zioten hiru
ahizpek.

Bat-batean Gaizka agertu zen aurpegi guztia urraturik eta irribarre txiki bat egin zuen.
Orduan, harriturik, hiru ahizpak konturatu ziren ikusi zuten laugarren katu hura Gaizka zela... Hiru ahizpak goiz horretan baserritik joan eta ez ziren gehiago itzuli. Desagertu egin ziren. Inork ez ditu gehiago ikusi. Gaizka eta bere emaztea zoriontsu bizi dira geroztik.

Enaitz Bueno


2019 1   2019 2 2019 3  2019 4   2019 5
   2019 6   2019 7       

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

5.fw.png8.fw.png3.fw.png1.fw.png2.fw.png9.fw.png16.fw.png6.fw.png4.fw.png15.fw.png7.fw.png12.fw.png13.fw.png11.fw.png14.fw.png10.fw.png